TECNALIAn aurrera jarraitzen dugu gure laborategiak digitalizatzeari dagokionez, eta gure bezeroekin komunikatzeko eta lan egiteko modua goitik behera aldatu dugu, LABS SERVICES CONNECT zerbitzu digital berriak martxan jarriz, zeinek laborategiak eta adituak hurbiltzen baitituzte.
4.0 laborategi horien bidez, TECNALIAk bezeroekin 360°-ko komunikazioa izatea indartzen du, dena onlineko plataforma bakar batean bilduta: myTecnalia.
myTecnalia, bezeroen atari berria
myTecnalia tresna digitalaren bidez, proiektuak urrunetik kudea daitezke. Beste urrats bat da erabilera digitalizatzeko bidean; urrats horrekin, indartu egiten dira langile teknikoekiko zuzeneko komunikazioa, lanak efizientziaz kudeatzea, eta proiektuak garatzean eta saiakuntzak egitean sortutako informazioa noiznahi eta era seguruan ikusteko aukera.
Plataformaren bidez, TECNALIAren eta haren laborategien lan-prozesu osoaren segimendua egin daiteke.
- Gure bezeroak eskaera egin, eta eskaintza pertsonalizatu bat jasotzen du, bere beharretara egokitua. Uneoro izango du haren trazabilitatearen eta egoeraren berri.
- Eskaintza onartutakoan, bezeroak eskaeren eta laginen kontrola izango du, baita egindako lanen segimendua ere. Dena ala dena, bere datuak beti babestuak egoteak ematen duen erabateko lasaitasunarekin.
- Kudeaketa errazteko, enpresak lantaldeko kideak izenda ditzake proiektuaren kudeaketan parte har dezaten; haien posizioaren arabera, rol bat edo beste izan dezakete. Denbora errealeko txat bat ere badago, zalantzak argitzeko eta iruzkinak egiteko.
- Lana bukatutakoan, bezeroak azken txosten bat izango du eskura modu iraunkor eta seguruan.
Horrela, esperientzia digital oso bat eskain diezaiokegu gure bezeroari, eskaera egiten duenetik azken txostena jasotzen duen arte doana. Dena toki berean, eta joan-etorrien beharrik gabe.
MyTecnalia plataforma laborategiko saiakuntzetarako soilik erabiltzen da. Plataformako sarbidea laborategi-zerbitzuren bat kontratatzean ematen da. Behin zerbitzuren bat kontratatuta, mezu elektroniko batean jasoko dituzu plataformara sartzeko esteka eta han erregistratzeko eta lehen urratsak emateko eskuliburu bat.

Connected Labs, gure laborategietarako sarbide digitala
Connected Labs zerbitzuarekin, bezeroak laborategiak bistaratu ditzake, eta martxan duen saiakuntza streaming bidez monitorizatu, bai eta teknikari adituekin komunikatu ere saiakuntzan zehar.
Saiakuntzako irudi eta datuak jaso eta igortzen direnez, saiakuntza egin zaion produktuaren portaera zuzenean nahiz gerora aztertu ahal izango da.
Informazio hori gorde egingo da, eta, hala, bezeroak datu historikoak analizatu ahal izango ditu, eta une desberdinetan egindako saiakuntzen emaitzak konparatu. Ondorioz, produktua hobetu eta garatu egingo da.

Zerbitzu hori osatzeko, Connected Expertise eta Remote Testing
- Connected Expertise zerbitzuak gure aditu teknikoak enpresetara hurbiltzen ditu digitalki; haren bidez, aholkularitza, auditoretza eta ikuskaritza digitala eskaintzen dituzte gure adituek, joan-etorririk egin gabe, horrek eragiten duen kostua saihestuz.
- Remote Testing zerbitzuaren bidez, saiakuntzak eta ziurtapenak egiten dira urrutitik. Gure bezeroen laborategi digitalizatuetako tresnetara konektatzen gara, haietan egindako saiakuntzak gainbegiratzeko, auditatzeko edo ikuskatzeko. TECNALIA eta bezeroaren laborategiak digitalki konektatuta daude hala, eta denbora eta desplazamendu-kostuak aurrezten dira.