Teknologia aurreratuak, konputazio-paradigma berriak, errendimendu handiko arkitekturak eta software-sistemen jabetza-ereduak ikertzen, inplementatzen eta transferitzen ditugu.
Gure teknologiek software-sistema bat garatzen, eskuratzen, erabiltzen eta mantentzen laguntzen dute, tresnak, teknologiak eta jardunbide egokiak sortuz, probatuz eta aplikatuz, guztia ere software-sistema berritzaileak, kalitatezkoak, fidagarriak eta eraginkorrak lortzeko.
Gure software-teknologien funtsezko aplikazioak:
- Software-sistemen kalitatea eta segurtasuna hobetzen ditugu, eta garapen-prozesua optimizatzen dugu, teknika, metodo eta tresna berriak aplikatuz.
- Software berritzaileak eskaintzen ditugu hainbat arlotarako; konparazio batera, 4.0 industria, robotika medikoa, neurorrehabilitazioa, sare elektriko adimendunak, energia berriztagarriak, ekipo elektrikoen ziurtapena, eraikuntza, meteorologia eta automobilgintza.
- Informazioaren teknologietako profesionalak ez ezik herritarrak ere ebaluatzen eta ziurtatzen ditugu administrazio publikoetan baliatzen diren softwarearen ingeniaritzarekin eta softwarea garatzeko plataformekin lotutako gaitasun digitaletan.