Jarduera eremua

Trantsizio energetikoa

Energia berriztagarriak modu lehiakorrean sortzeko soluzioak garatzen ditugu, baita karbono-dioxidorik gabeko mugikortasuna sustatzeko ere. Horiek guztiak zabaltzeko, lagungarri zaigu hainbat alorretan daukagun esperientzia; konparazio batera, sare adimendunetan, energia biltegiratzen (hidrogenoa barne), teknologia digitaletan, energia-efizientzian eta material aurreratuetan. Industria karbonogabetzeko babesa eskaintzen dugu, baita energetikoki efizienteak, jasangarriak, erosoak eta erresilienteak diren hiri-inguruneak planifikatzeko eta diseinatzeko ere.

2050ean klima-neutraltasuna lortzeak energia erabat karbonogabetzea eskatzen du, eta, aldi berean, iturri % 100 berriztagarriak baliatzen dituen sistema elektrikoa edukitzea. Aurrekaririk gabeko erronka dugu hori, eta, lortuko badugu, beharrezkoak dira hainbat eginahal: energia-iturri berriztagarriak masiboki sartzea; eraikinen, hirien eta industriaren energia-efizientzia areagotzea; garraioa elektrifikatzea; edo erregai fosilen tokian energia-eroalea berdeak ipintzea eta sare adimendunak zabaltzea, energia sortzeko, biltegiratzeko eta banatzeko kudeaketa aurreratua erraztuz.

Testuinguru horretan, industriarekin eta erakundeekin lankidetzan dihardugu karbono gutxiko energia-soluzioak garatzeko, aplikazio bakoitzak eskatzen dituen teknologia egokiak integratuz. Negozioaren eraldaketa eredu energetikoaren aldaketarekin lerrokatu nahi dugu, oinarri teknologikoa duten aukera berriak garatuz honako eremu hauetan:

Bezeroak

Ikusi gehiago

Karbono-emisiorik gabeko energía-sistema deszentralizatu eta digitalizatu baterako soluzio teknologikoen katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa