50 m-tik 200 m-ra bitarteko sakoneran instalatutako 10 MW-eko potentziako aerosorgailu flotagarriak diseinatzeko teknologiak eta tresnak garatu dira. Eolika flotagarrirako 4 teknologia diseinatu eta ebaluatu dira, hiru funtzionamendu-ingurune kontuan hartuta. Kontzeptutako bi, kanal hidrodinamikoan eta haize-tunelean baliozkotu dira, eta haiek industrializatzea aztertu da.
Proiektuan, 10 MW-eko aerosorgailu flotagarri baterako egituraren lau kontzeptu diseinatu dira, hiru kokapenetako diseinu-baldintzak kontuan hartuta. Irizpide tekniko, ekonomiko eta industrialetan oinarrituta, haietako bi aukeratu dira, eta kanaleko eta haize-tuneleko saiakuntzetan baliozkotu dira.
Proiektuaren arabera, halaber, lehendik zegoen diseinu-metodologia aztertu da, halako egituren garapena sinplifikatzeko eta optimizatzeko, eta, hala, arriskuak eta kostua murrizteko.
Emaitzen erabiltzaileak dira bai partzuergoko (NAUTILUS, Iberdrola, Olav Olsen eta IDEOL) teknologoak, bai eolika flotagarriaren garapenean parte hartzen duten beste garatzaile, fabrikatzaile, ikertzaile eta erabaki-organo batzuk.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, H2020-LCE-2014-1-640741 dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.