Itsas zabaleko parke eoliko finko zein flotatzaileetarako dorreak, trantsizio-piezak eta azpiegiturak diseinatzeko soluzio integralak garatzea, 10 MW-etik gorako aerosorgailu-belaunaldi berriak ezartzen dituen diseinu-baldintzetan oinarrituta. Helburua da produktu berritzaile berriak garatzea eta sektoreko hornidura-kateko eragile nagusiei balio erantsia eskaintzeko gaitzea.
SEAPOWER proiektuan, itsas parke eoliko finko zein flotatzaileetarako zenbakizko ereduak garatzen dira, eta eskalan egindako kanpaina esperimentalen bidez baliozkotzen dira.
Dorreen (HAIZEA), trantsizio-piezen (NAVACEL) eta azpiegituren (IDOM, NAUTILUS, SENER) diseinu integralak osagaien arteko sinergiak bilatzen ditu, kostuak murrizteko aukera emango duen estandarizazio bat lortzeko.
Diseinuaren barruan, elementu osagarrietako zenbait berrikuntzari heltzen zaie: konexio elektrikoa (DITREL), pieza handien elkarketa (ERREKA), sartze- eta jasotze-sistema osagarriak (JASO) eta inpaktuak jasan ditzaketen bioinkrustazioaren aurkako babes-estaldurak (MUGAPE).
Logistika errazten duten diseinu-eskakizunak hartzen dira kontuan, azken produktuan ahalik eta integrazio handiena lortzeko eta instalaziorako bitartekoak eta maniobrak sinplifikatzeko.