MMC (Modular Multilevel Converter) bihurgailuetan oinarritutako eskalako ekipamendu bat garatzea itsas zabaleko haize-parkeetako energia eramateko HVDC teknologiaren kontrol-algoritmoak baliozkotzeko, VSC-HVDC terminal anizkoitzen eta maila-sareen loturetarako.
Australiako UNSW unibertsitaterako gauzatu da proiektua. Sistema bi modutara konfigura daiteke: 20 kW-eko MMC bihurgailu trifasiko gisa, 8 azpimodulurekin fase-adar bakoitzean, edo 10 kW-eko 2 MMC bihurgailu trifasiko gisa, 4 azpimodulurekin fase-adar bakoitzean, korronte zuzenaren gehieneko tentsioa 800V izanik.
Ekipamenduaren goi-kontrola HIL sistema batean dago (Hardware -In-the-Loop); beheko kontrol-maila, berriz, potentzia-moduluetan banatuta dago.
Komunikazio-sistema PON (Passive Optical Network) teknologian oinarritua dago: hala, moduluen arteko sinkronizazioa oso zehatza lortzen da, eta, gainera, sistemaren eskalagarritasuna errazten du.
Sistema moduluetan eskalagarria izatea —eta, beraz, potentzian ere bai—, oso egokia da itsas zabaleko haize-parkeetako energia eramateko HVDC aplikazioetarako.