Proiektuak

Biki digitalen arloan ikertzea, sare elektrikoan baterien erabilera optimizatzeko

Bateria-gelaxken eta moduluen biki digitalak (battery twins) garatzea, ereduak, egoera-zenbatesleak eta denbora errealeko datuak konbinaturik. Hala, sistema erreal baten portaera emulatzen duen erreplika birtual bat lortzen da, energia biltegiratzeko sistemak optimizatzen eta mantentzen laguntzen duena.

Arlo hauetan hartzen dute parte gure adituek, lankidetza-esparru batean:

  • Bateriaren biki digitalaren arkitektura garatzea: sarrerak eta irteerak, neurtu beharreko parametroak, moduluak eta haien arteko interakzioak, eredua eta algoritmoak. Sarera konektatutako metaketa geldikorreko sistemen aplikazioetara bideratzen da garapena.
  • Eredu fisikoa datu esperimentaletan oinarrituta garatzea. Bateriaren egoera zenbatesteko eta haren bizitza baliagarria iragartzeko moduluak garatzea.

Eskura dauden datuak erabiliz eta laborategian saiakuntzak eginez, ereduak baliozkotzea.