Teknologia

Nanoteknologia

Material nanoestructurado - Aerogel hidrofóbico

Nanoteknologia erabiltzen dugu funtzionalitate berriak dituzten materialak eta produktu berritzaileak garatzeko eta, hala, industriaren eta gizateriaren erronka handi batzuei erantzuteko. Gure I+Gko jarduerak laborategietan hasten dira, eta eskala piloturaino iristen, eta nanomaterialak nahiz azken produktuak sortzen ditugu.

Hauek dira nanoteknologian egiten ditugun I+Gko jarduerak:

  • nanomaterialak sintetizatzea eta funtzionalizazioa, hala nola nanopartikulak, nanozelulosa eta grafenoa
  • gainazal nanoegituratuak ekoiztea
  • eta nanomaterialak azken produktuetan sakabanatzea, sartzea edo integratzea; bereziki, aparteko prestazioak dituzten askotariko izaera kimikoko material aurreratuetan.

Nanoteknologiaren bidez, sektore anitzetan erabil daitezkeen material aurreratuak eta produktuak garatzen ditugu:

hidrogenoaren teknologietarako materialak, gasak bereizteko mintz selektiboak, zenbait aplikaziotarako nanozelulosa ekoiztea, ura gatzgabetzeko desionizazio kapazitiboa, aerogelak, eraikuntza-material jasangarriak eta funtzio anitzekoak, nanoemultsioak, aleazioak eta material metalikoak, proiekzio termiko bidezko estaldurak, funtzio anitzeko konposite eta polimeroak, itsasgarriak eta buckypaper-ak, besteak beste.

KANPO-ALIATUAK

CMF
CIC EnergiGUNE
CIC NANOGUNE
DIPC
green concrete lab
logo_i2m_institut_de_mcanique_et_d_ingnierie
Ikusi gehiago

Nazioarteko agerpena

Logo EUMAT
Yolanda De Miguel doktorea

Yolanda De Miguel doktorea

Nanoteknologia-arduraduna