Proiektuak

Gas naturalaren sareko hidrogenoa berreskuratzeko bereizte-sistema hibrido malgua

Tuberías de hidrógeno

Gas naturalaren sareetatik garraiatutako hidrogenoa berreskuratzeko bereizte-sistema malgu berri bat garatzea, eskalatzea eta industrialki esanguratsuak diren baldintzetan probatzea. Bereizte-sistemak hiru teknologia konbinatzen ditu —mintzak, bereizketa elektrokimikoa eta TSA (temperature swing adsortion)—, eta hidrogenoa berreskuratzearen kostua murrizten du.

Gas naturalaren sarean kontzentrazio baxuan (≤10 %) dagoen H2-a bereizteko diseinatutako sistema. Mintz-teknologiarekin, H2 gutxi (% 2-10) duten nahasteetako hidrogenoa berreskura daiteke. Hidrogenoaren bereizketa elektrokimikoa (EHP) ezin hobea da oso H2 gutxi (<% 2) duten nahasteetarako. TSAren bidez, bi sistemetan upstream sortutako hezetasunetik purifikatzen da H2-a.

Prototipo bat eraikitzeko asmoa dago, industrialki esanguratsuak diren baldintzetan lan egiteko eta baliozkotzeko, karga jarraituetarako eta iragankorretarako.

Proiektuan parte hartu dugu, hidrogeno-kontzentrazio baxuko (% 2-10) korronteetatik hidrogenoa berreskuratzeko bi mintz-mota garatzen: Pd oinarri duten mintzak (oso presio baxutik ertainera bitartekoa dagoenerako) eta carbon molecular sieve (CMS) mintzak (presio altuagoetarako).

Europako Batzordea       

Proiektu honek Fuel Cells and Hydrogen 2 Joint Undertaking-en finantziazioa jaso du, 700355 zenbakiko dirulaguntzaren bidez. Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren eta Hydrogen Europeren eta N.ERGHYren laguntza jasotzen du Joint Udertaking honek.