Mintzak eta mintz-erreaktoreak garatzen ditugu gasak ekoizteko eta bereizteko industria-eskaerei erantzunez, gastu energetikoa murrizteko, efizientzia areagotzeko, kostuak txikitzeko eta bereizketen ingurumen-inpaktua apaltzeko. Baldintza errealetan aztertzen dugu mintzen karakterizazioa, eta prototipo-eskalako ekipamenduak sortzen ditugu gure garapenen eraginkortasuna frogatzeko.
Teknologia honen bidez, neurri txikiagoko unitateak lortzen ditugu, garbiagoak eta efizienteagoak. Murriztu egiten dugu prozesuko oinarrizko eragiketen kopurua, eta hainbat funtziotako ekipamenduak garatzen ditugu (prozesuak areagotzea).
Gure soluzio teknologikoek hainbat alderdi aurreikusten dituzte:
- Gasak bereizteko mintzak eta prozesu espezifikoak garatzea, sektore batzuetarako eta besteetarako. H2, O2, CO2, CH4 eta beste hainbat gas; parafinen olefinak eta disolbatzaile organikoetako ura.
- Mintzak behar bezala aukeratzen laguntzea.
- Materialen portaera ebaluatzea «laborategiko» baldintzetan.
- Jarduteko baldintzetan ageri diren gas puruetarako eta gas-nahasketetarako mintzen karakterizazioa.
- Mintz-erreaktoreetan integratzea mintzak: prozesuak areagotzea. Metanoa, biogasa, etanola eta beste hainbat elementu oinarri hartuta, H2-a ekoiztea, bai eta CO2-ari balioa ematea ere.