Hidrogenoa ekoizteko eta gasak eta industrian garrantzitsuak diren beste konposatu batzuk bereizteko mintz aurreratuak garatzeko eta karakterizatzeko laborategia.
Konposatu horiek CO2-a harrapatzeko erabil daitezke errekuntza aurreko eta osteko prozesuetan, gas naturala arazteko, O2/N2-a bereizteko, hidrokarburoak bereizteko eta, zenbait produktutan, ura bereizteko.
Kokapena
Deskribapena
Laborategi hau zenbait motatako mintzen prestakuntzan eta karakterizazioan espezializatua dago, eta ekipamendu hauek ditu:
- Mintz lau polimerikoak eta matrize mistokoak fabrikatzeko sistema.
- Spinningeko ekipamendua, geruza bateko edo biko zuntz barne-huts polimerikoak eta matrize mistokoak prestatzeko eta zuntz barne-huts inorganikoak prestatzeko.
- Dip-coating automatizatuko ekipamendua, karbonozko mintz tubular eutsiak prestatzeko.
- Electroless platingeko eta PVDko ekipamenduak, paladiozko oinarria duten geruza meheko mintzak prestatzeko.
Era berean, tenperatura baxuko (RT-150 °C) eta altuko (100-500 °C) permeazio-ekipamenduak ditugu mintzen bereizte-propietateak zehazteko, nola gas puruentzat, hala zenbait presiotan (100 barreraino) dauden gasen nahasteentzat.
Azpiegiturak karakterizazio-teknikak ere baliatzen ditu, mikroegiturazkoak nahiz kromatografikoak.
Laborategi honek zenbait motatako materialekin egindako mintzak prestatzen eta karakterizatzen laguntzen du, hala nola material hauekin egindakoak:
- Mintz polimerikoak (zuntz barne-hutsak).
- Mintz inorganikoak (adibidez, paladiozko eta paladioa oinarri duten aleazioez egindako mintzak, paladiozko “pore fill” mintzak).
- Karbonozko mintzak (Carbon Molecular Sieve Membranes).
- Mintz polimeriko partikula inorganikodunak (Mixed Matrix Membranes hollow fibres).
Nori zuzendua
Gasak bereizten eta ekoizten diharduten enpresa guztiak.