Berria

Lyonen egindako STLren 71. bileran parte hartu dugu

2025ko otsailaren 4a
Reunión Asociación Laboratorios de Potencia

"STL osatzen duten laborategiek ekipo elektrikoen probak eta ziurtapenak egiten dituzte, IEC arauak edo baliokideak betetzen dituztela bermatzeko"

TECNALIA STLren Batzorde Teknikoaren 71. bileran izan da; han, sektore elektrikoari buruzko IEC arauen dokumentuak prestatzen dira

TECNALIA STLren 71. bileran (Short-circuit Testing Liaison) izan da, Lyonen (Frantzia). Munduko potentzia-laborategi garrantzitsuenen elkartearen bilera horretan, sektore elektrikoari buruzko IEC arauen interpretazio harmonizatuko dokumentuak egiten dira. Erakunde horretako kideek STL ziurtagiriak eman diezazkiekete taldearen eragin-esparruan sartutako ekipo elektrikoei.

Elkarte horretako kideek parte-hartze aktiboa izan behar dute arauen gida-dokumentuak egiten. Premisa hori kontuan izanik hartu du parte TECNALIAk urteko bileran. CERDA Labsek antolatu du bilera (General Electric-en barruan dago gaur egun CERDA Labs).

Barne-arkuko saiakuntzak transformazio-zentro batean

Bilera-egunetan, parte-hartzaileek arauen alderdi teknikoei buruzko txostenak aurkezten dituzte, eta gainerako kideek sakon eztabaidatzen dute haien gainean.

Agustín Ramosek, TECNALIAren eta AELPren (Potentzia Laborategien Espainiako Elkartea) ordezkari gisa, txosten tekniko bat aurkeztu du transformazio-zentro bateko barne-arkuko saiakuntzei buruz, akats elektriko bat gertatzen bada pertsonen segurtasuna zaintzeko helburua duena.