"Kalkulatzen da tuneletako haizagailuen kontsumoa % 40 murriztu litekeela, eta argiztapenarena, berriz, % 20"
Errealitate areagotuan, biki digitaletan eta AAn oinarritutako soluzio teknologikoak garatzen ditugu Bizkaiko errepideetako tunelen energia-kontsumoa optimizatzeko
TECNALIA buru da Bizkaiko errepideetako tuneletako energia-kontsumoa optimizatzeko ekimen batean. Tunel horien sareak berebiziko garrantzia du errepideko mugikortasunerako, eta erronka da energia-eskaeraren eta deskarbonizazioaren aldetik. Horren ondorioz, azpiegituren kudeatzaileek soluzio berriak diseinatu dituzte tunelen energia-kontsumoa optimizatzeko eta etorkizun jasangarriagoa lortzen laguntzeko. Gaur egun, errepide-sare osoaren kontsumo elektrikoaren % 73 hartzen dute. Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du ekimena, eta hura hedatzen eta inplementatzen lagundu du.
Garatutako soluzio teknologikoak
TECNALIAk tuneletarako errealitate areagotuko laborategi digital bat garatu du, biki digitaletan oinarritutako teknologia erabiliz. Soluzio horrek aukera ematen du tuneletako argiztapen- eta aireztapen-ekipoen jarduera eta funtzionamendua simulatu eta optimizatzeko.
Tunelen aireztapen-atalean, Zitrón enpresarekin lankidetzan, maiztasun-aldagailu batzuk garatu dira motorren abiadura doitzeko. Horrek kontsumoak minimizatu, eta errendimendu hobeak lortzen ditu, eta, ondorioz, energia asko aurrezten da.
Datozen hilabeteetan, adimen artifizialean oinarritutako zenbait algoritmo baliozkotuko dira tunelaren barruko argiztapenaren eta aireztapenaren erabilera optimizatzeko. Hala, kalkulatzen da haizagailuen kontsumoa % 40 murriztu litekeela, eta argiztapenarena, berriz, % 20.
Garapen horiek LIAISON Europako ekimenaren barruan daude.