"HUAWEIk saritu gaitu, INKOLANekin batera, eta hiri-datuen kudeaketan dugun bikaintasuna nabarmendu du"
TECNALIAk eta INKOLANek saria jaso dut Mobile World Congressen, datuen kudeaketan egin duten berrikuntzagatik
HUAWEIk saritu gaitu, INKOLANekin batera, eta hiri-datuen kudeaketan dugun bikaintasuna nabarmendu du, HUAWEI Cloud Summit Iberia 2025 ekitaldian; Mobile World Congressen parte hartu duela-eta egin du HUAWEIk ekitaldi hori. HUAWEIk eman duen sari ospetsu horrek aintzatetsi du datu-espazioak modu berritzailean aplikatzea hiri-azpiegitura teknikoen kudeaketan parte hartzen duten erakunde publiko eta pribatuen artean datuak partekatzeko ezarritako baldintzei.
Datuen kudeaketako berrikuntza aintzatestea
Sariak INKOLANekin batera garatu dugun soluzio teknologikoa nabarmendu du; soluzio horrek 2024ko urtarrilaren 11tik indarrean dagoen "Datuen Legean" ezarritako printzipioen inplementazioa errazten du. Lege horrek datuen erronkei heltzen die; haiek dakartzaten aukerak sustatzen ditu, eta bidezko sarbidea eta erabiltzaileen eskubideak bermatzen ditu, bai eta datu pertsonalen babesa ere.
"Datuen Legeak" enpresen eta administrazio publikoen arteko (B2G) datu-trukea errazteko arau-esparru bat ezartzen du, eta ziurtatzen du interes legitimoak errespetatzen direla eta sekretu komertzialak eta bestelako informazio sentikorrak babesten direla. INKOLANen parte-hartzea bereziki garrantzitsua da testuinguru horretan, haren datuak funtsezkoak izan baitaitezke sektore publikoko erakundeek interes publikoko zereginak beren gain hartzeko.
INKOLAN, informazioaren kalitatearekiko eta trazabilitatearekiko konpromisoa
INKOLANek, funtsezko erakundea baita ekimen horretan, azpimarratzen du garrantzitsua dela informazioaren kalitatea eta trazabilitatea bermatzea, datuen titularrarengandik azken erabiltzailearenganaino. INKOLANek emandako datuak funtsezkoak dira ekoizpen- eta kudeaketa-sektoreak garatzeko, bai eta, oro har, herritarren bizitzarako ere. Informazioa behar bezala baimendutako erabileretarako eskatu behar da, eta modu egoki eta zehatzean eman behar da, laneko arriskuak eta hirugarrenen gaineko ondorioak minimizatzeko.
Soluzio teknologiko berritzailea
Saritutako soluzio teknologikoa Huaweiren Boot-X plataforman oinarrituta dago. Plataforma hori GAIA-Xen proiektu bidegileetako bat da, zeinak IDSAren ziurtapena baitu. Datu-espazio horrek aukera ematen du datu-hornitzaileak (operadore-sareak) kontsumitzaileekin (udalak, erakunde publikoak, ingeniariak, kontratistak, etab.) konektatzeko INKOLANek ezarritako eta kudeatutako gobernantza-esparruaren barruan. Soluzioak, negozio-ereduari eusteaz gain, emandako informazioaren trazabilitatea eta subiranotasuna indartzen ditu.