Zibersegurtasuna

      Gure teknologiek informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzen dute, eta areagotu egiten dute produktuen, zerbitzuen eta azpiegituren erresilientzia.

      Ciberseguridad y Blockchain

      Gure teknologiei esker, bezeroen produktuen eta zerbitzuen segurtasuna, pribatutasuna eta konfiantza hobetzen ditugu diseinu-fasetik hasita, haien erresilientzia areagotuz eta estandar industrialak betetzen lagunduz.

      Horretarako, informazioaren segurtasuna bermatzen duten protokolo kriptografikoak diseinatzen ditugu, bai eta sistema industrialetan mehatxuak eta anomaliak kontrolatzeko, monitorizatzeko eta detektatzeko tresnak ere.

      Gure esperientziak sistemen, prozesuen eta zerbitzuen erresilientzia handitzeko aukera ematen digu. Horretarako, fabrikatzaileekin eta integratzaileekin jarduten dugu lankidetzan haien produktu eta sistemak diseinatzen eta garatzen, bai eta prozesuen segurtasuna eta informazioaren konfidentzialtasuna areagotu nahi duten operadoreekin ere.

      Zibersegurtasunerako eta bloke-kateetarako funtsezko teknologiak:

      • Segurtasuna eta pribatutasuna diseinutik hasita: produktu eta zerbitzu seguruak diseinatzen laguntzen dugu, teknologiak, arkitektura eta prozesuak konbinatuz.
      • Kate-blokeak eta erregistro banatuko teknologiak (DLT): gobernantza deszentralizatzea ahalbidetzen duten ekosistema fidagarriak.
      • Babes eta kontrol industriala: sistema industrialetako mehatxuak eta anomaliak monitorizatzeko eta detektatzeko tresnak.
      • Kriptografia eta datuaren subiranotasuna: informazioa segurtasunez ustiatzeko protokolo kriptografiko berriak; haiei esker, hirugarrenek datuak trukatzea, partekatzea eta prozesatzea lortuko da, segurtasuna eta konfidentzialtasuna arriskuan ipini gabe.
      • Ziurtapena eta adostasuna: industria-zibersegurtasunaren arauekiko adostasuna ebaluatzea, bai eta sistema eta prozesuak ziurtatzea ere.
      Óscar Lage
      Óscar Lage
      Zibersegurtasunaren eta kate-blokeen arduraduna

      Kanpo-aliatuak

      Gaiarekin loturiko katalogoa

      Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.

      ciberseguridad-blockchain-tecnalia-mini

      Zibersegurtasunaren eta bloke-kateen katalogoa (gaztelaniaz)

      Deskargatu PDFa

      Aktibo teknologiko

      Inbertsio-aukeren garapena

      TRACEBLOCKen bidez, hornidura-kate osoaren gaineko egoeraren ikuspegi bakarra lortzen da, eta jatorri-berme aldaezina eskaintzeko aukera ematen du.
      Informazio gehiago
      Traceblock