Aktibo teknologiko

TRACEBLOCK: Bloke-kateak hornidura-katearen trazagarritasuna bermatzeko

Traceblock

ARAZOA/AUKERA

Hornidura- eta sorkuntza-kateak segmentatuta daude, eta ez dute ikuspegi bakar bat lehengaien, aktiboen eta abarren egoerari eta gertaerei buruz.

Horren ondorioz, hainbat auzi agertzen dira: Non egoten dira ekipamenduak eta edukiontziak? Zer konposizio dute produktuek?

Konfiantza falta sortzen da egungo jatorri-bermeetan, eta tankera honetako galderak sortzen dira: Berdea al da kontsumitzen den energia? Haragi honek ba ote du egiaz kalitate-zigilurik, hala saltzen badute ere?

Merkatu potentziala

  • Elikagaien sektorea: 1.109.000 milioi eurotik gorako balioa eta 290.000 enpresa baino gehiago Europar Batasunean
  • Energia berdea: 5 GW Espainian ekoitziak + ekoizle partikularrak hedapen bete-betean
  • Logistikak Espainiako barne-produktu gordin osoaren % 8 eragiten du (11.000 milioi euro), eta urtean % 12 haztea espero da

Egindako ekarpena

  • TRL 7
  • Zibersegurtasunean eta, bereziki, bloke-kateetan aditua den bazkide teknologikoa
  • Jatorriko bermeak kudeatzeko ezarritako produktua (energia berdea, elikagaiak)
  • Osasungintzan, logistikarako ezarritako produktua
  • Sektore batzuetako arazoak ezagutzea: industria, elektrizitatea, osasuna, elikagaigintza
  • Bloke-kateen Europako 1. laborategi industriala

Bila

  • Bazkideak