Berria

Ezagutu THE POWER OF ZERO. Murriztu. Eraldatu. Lideratu

2025ko apirilaren 9a
THE POWER OF ZERO.

“Zeroa zenbaki bat baino askoz gehiago da, dena aldatzeko aukera da”

Deskarbonizazioa jada ez da aukera bat, bide bakarra da. Ez da gauza bera hari jarraitzea eta haren buru izatea; alde handia dago.

TECNALIAren ustez, zeroari aurrea hartuz gero, etorkizunari aurrea hartzen diozu. Horregatik jarri dugu martxan THE POWER OF ZERO ekimen eraldatzailea. Ezagutzaren eta elkarlanaren bidez, lehiarako abantaila bihurtu nahi dugu deskarbonizaziorako bidea.

Emisioak murrizteaz harago, indarrak bildu nahi ditugu enpresen eta eragile giltzarrien artean. Birpentsatu eta berritu nahi dugu, eta hazteko, aurrera egiteko eta lideratzeko aukera berriak sortu nahi ditugu.

Murriztu. Eraldatu. Lideratu

Hona hemen gure erronka batzuk: erregai berriztagarriak garatzea; karbonotan neutroa den eraikuntza; berriztagarri lehiakor eta integragarriak; industria deskarbonizatuagoak; sare elektrikoen digitalizazioa; edo CO2-a atzematea eta balorizatzea.

Ezagutu zer egin dezakegun elkarrekin zeroaren ahalmen guztia aprobetxatzeko

http://thepowerofzero.tech/eu/