"TECNALIA eztabaidaren erreferente izan da industria teknologikoko bere partner, aditu eta liderrekin batera: Arista, Dell Technologies eta Red Hat”
Adimen artifizialak eta datu-espazioek zeregin garrantzitsua izango dute energia-trantsizioaren erronkan
TECNALIAk topaketa bat egin du, eta eztabaidaren erreferente izan da industria teknologikoko bere partner, aditu eta liderrekin batera (ARISTA, DELL TECHNOLOGIES eta RED HAT). Horri esker, KATEA gure plataforma teknologiko berrietan oinarrituta negozioetan trantsizio digital horri nola aurre egin dakiokeen aztertu ahal izan dugu.
Saioan gai hauei buruz eztabaidatu da:
- Energia-sektorearen digitalizazioa, energia berriztagarriak integratzeko eta energia-azpiegituren segurtasuna bermatzeko funtsezko elementu gisa.
- Adimen artifiziala erabiltzea energia berriztagarriak sortzeko azpiegituretan eta sare elektrikoetan, eta energia-kontsumo handiko industria-prozesuen eraginkortasuna hobetzea.
- Datuek negozioarentzat duten garrantzia, datu fidagarriak lortzeko zailtasuna, datuaren gobernantza, eta parte hartzen duten enpresei balio handia eman diezaieketen sektore-datuen espazioei, ekosistemei, buruzko informazioa.
Landutako beste alderdi bat produktuaren pasaporte digitala izan da. Eta agerian geratu da, halaber, zer garrantzitsua den negozioen eraginkortasuna hobetzeko eskuarki onartzen diren estandarrak edukitzea, eta oraindik ere bide luzea dagoela egiteko.
Digitalizazioari buruzko eztabaida ekonomia deskarbonizatzearen testuinguruan
Parte-hartzaileek aho batez esan dute maila handiko eztabaida izan dela, eta digitalizazioak produktibitatea eta lehiakortasuna sustatzeko eta ekonomia deskarbonizatzeko izango duen balioari buruzko ikuspegiak partekatzeko eta lerrokatzeko balio izan duela. Horrek erronka eta aukera berriak dakarzkie industriako balio-kateetako eragileei, eta berrikuntza eta teknologia dira haiek aprobetxatzeko palankak.
Gure Elkarrizketa-saioak topaketak dira, non, gonbidapen bidez, dozena bat enpresa-liderrekin eta aditu batekin edo gehiagorekin batera, erronka zehatzei heltzen diegun, irtenbideak aurkitzen saiatuz eta ikuspegi desberdinak partekatuz, konfiantza-giro batean. Bazkaltzeko aukera ere izaten da.
KATEA by TECNALIA plataforma berezien multzo bat da; izan ere, superkonputazio-zentro bat, data lab bat eta hodei pribatu bat konbinatzen dituzte, edozein arlotako ekimen digitalei modu integralean ekiteko.
Enpresa hauetako goi-zuzendariek hartu dute parte jardunaldian: ARIADNA GRID, ARTECHE, AYESA, COMPAÑÍA EÓLICA DE TIERRAS ALTAS, S.A., ESTUDIOS GIS, GE POWER MANAGEMENT, IBERDROLA S.A., i+DE, INGETEAM, INKOLAN, SENER eta ZIV.