"TECNALIA eta Vicomtech lanean ari dira turismoaren sektorean ondorio berritzaile handiagoko eragina eta aplikazioa izan ditzaketen teknologietan"
Parte hartu dugu turismoaren I+G+Bko agenda estrategiko berria egiten. AAren eraginari heltzen dio agendak.
TECNALIAk, Vicomtechekin batera, parte hartu du turismoaren I+G+Bko agenda estrategiko berria egiten. Teknologia berrien zeharkako lantaldearen koordinatzaile gisa hartu dute parte, zenbait lantalde sektorialetan (banaketa, bidaia-agentziak, garraioa, hotelak eta turismo-ostatuak, jatetxeak…) zein zeharkakotan (energia eta jasangarritasuna, irisgarritasuna, arkitektura…) integratuta dauden beste teknologia-zentro batzuekin batera.
Adimen artifiziala negozio-ereduak birdefinitzen ari da, aukera ematen baitu erabaki zehatzagoak hartzeko, turisten beharrei aurrea hartzen baitie eta efizientzia operatiboa hobetzen baitu. Turismoaren sektoreko indar disruptiboenetako bat delako nabarmentzen da. Eztabaidaezina da gaur egun duen eta etorkizunean izango duen inpaktua; izan ere, zenbait arlo iraultzen ari da, hala nola zerbitzuen pertsonalizazioa, helmugen kudeaketa, baliabideen optimizazioa eta bidaiariaren esperientzia hobetzea. AA negozio-ereduak birdefinitzen ari da, aukera ematen baitu erabaki zehatzagoak hartzeko, turisten beharrei aurrea hartzen baitie eta efizientzia operatiboa hobetzen baitu.
Gaur egungo teknologiak eta sortzen ari direnak
TECNALIAk eta Vicomtechek elkarrekin lan egin dute IKT-Digitalizazioa atala garatzen. Atal horretan, turismoaren sektorean ondorio berritzaile handiagoko eragina eta aplikazioa izan ditzaketen teknologiak aurkezten dira. Ondorio berritzaile hori alor hauetakoa izan daiteke: produktu eta zerbitzu berriak garatzea, sektorearen efizientzia eta lehiakortasuna hobetzea edo negozio-eredu berriak garatzea.
Honako teknologia hauek, adibidez:
- Adimen artifizial sortzailea.
- Hizkuntza naturalaren prozesamendua.
- Datu-espazioak.
- Robotika.
- Azken belaunaldiko komunikazio-sareak.
- Biki digitalak.
- Mundu birtualak, hala nola errealitate areagotua eta errealitate hedatua.
Deskargatu agenda estrategikoa
Agenda estrategiko hori Thinktur – Turismoaren Teknologia eta Berrikuntza Plataformaren esparruan egin da, eta haren helburu nagusia da Espainiako turismo-sektoreak behar dituen teknologia, berrikuntza, garapen teknologikoa eta ikerketa definitzea, bultzatzea eta txertatzea. Hala, lehiakortasun handiena lortu, produktibitatea eta jasangarritasuna hobetu eta gure gizartearen ongizatean lagundu nahi da.
Deskargatu esteka honen bitartez: https://www.thinktur.org/media/Agenda_Estrategica_Turismo_Thinktur_2024_2025.pdf