Berria

Beste bost eskualdek egin dute bat gure Helmuga Turistiko Adimendunekin (HTA)

2025ko urtarrilaren 20a
IKEI_TECNALIA_Destinos turísticos inteligentes

"Ekimenak SEGITTUR eta BASQUETOUR erakundeen babesa eta IKEI eta TECNALIAren laguntza du"

Aiaralde eta Gorbeialdeko eskualdeak (Araba), Urola Erdi eta Urola Garaikoak (Gipuzkoa) eta Gorbeialdea (Bizkaia) Helmuga Turistiko Adimendun bihurtzeko prozesuan sartu dira

Helmuga Turistiko Adimendunak izeneko programa (HTA), SETUR Turismoko Estatu Idazkaritzak sustatua eta SEGITTUR Berrikuntzaren eta Teknologia Turistikoen Kudeaketarako Estatuko Merkataritza Sozietateak kudeatua, helmuga turistikoen lehiakortasuna eta hango biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi duen ekimen bat da, bost jarduera-eremu dituena: gobernantza, berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta irisgarritasuna.

HTAren metodologia

HTAren metodologiak, aitzindaria nazioartean, ardatz gisa hartzen ditu arestian aipatu ditugun eta programaren euskarri diren jarduera-eremuak. Metodologia ezartzeko, lurraldeko jarduera turistikoa zuzenean edo zeharka ahalbidetzen duten arlo guztiak eta agente publiko zein pribatu guztiak koordinatu behar dira.

Izan ere, jarduera turistikoaren zeharkakotasuna eta helmuga bakoitza berezi bihurtzen duten ezaugarriak kontuan hartzen dituen kudeaketa-eredu bat bultzatu nahi du. Metodologiaren ardatza diagnostikoa da, eta, horren ondoren, gomendio-sistema bat, ekintza-plan bat eta monitorizazio-sistema bat ezartzea. Horiek dira ereduaren oinarrizko osagaiak, eta aukera ematen dute helmugako kudeaketa etengabe hobetzeko, gaurko eta biharko turismoaren erronkei egokituz.

Beste bost HTA helmuga

Ekimenak SEGITTUR eta BASQUETOUR erakundeen babesa eta IKEI eta TECNALIAren laguntza ditu, eta asmoa da datorren udazkenean prest izatea. Bost helmuga horiek gehituko dira lehendik dauden eskualde hauetara:

  • Goierri.
  • Uribe.
  • Arabako Errioxa.
  • Bidasoa.
  • Bilbo.
  • Debagoiena.
  • Getxo.
  • Arabako Haranak.
  • Debabarrena.
  • Enkarterri-Meatzaldea.
  • Arabako Lautada.
  • Portugalete.

TECNALIAk, IKEIrekin batera, laguntza emango die ekimen horiei, HTA sarearen estandarrekin bat egin dezaten, eta, horretarako, turistaren esperientzia erraztuko duten teknologietara bideratutako berrikuntzak garatuko ditu, ibilbide jasangarriak sustatuko ditu eta turismo adimendun eta jasangarri horri laguntzeko soluzio teknologikoak ezarriko ditu.

Ekimen horren bidez, TECNALIAk Espainiako turismoa eraldatzeko konpromisoarekin jarraitzen du, eta inplikatutako gainerako eragileekin batera XXI. mendeko turismoaren erronkei aurre egiteko duen gaitasun teknologikoa erakusten du.