Berria

Jasangarritasunerako eta trantsizio energetikorako hitzarmen bat sinatu dugu Global Factor-ekin

2025ko martxoaren 11a
TECNALIA firma un acuerdo con Global Factor

"Aliantzak ikerketa, garapen teknologikoa eta prozesu jasangarrien digitalizazioa sustatuko ditu funtsezko sektoreetan”

TECNALIAk harreman estrategikorako esparru-hitzarmen bat sinatu du jasangarritasun-soluzioen arloko liderrarekin: Global Factor

Aliantzaren helburua da trantsizio energetikoa azkartu eta jasangarritasunaren digitalizazioa sustatzen duten ekimen berritzaileetan laguntzea.

Lankidetza-esparru egonkor bat ezartzen du hitzarmen horrek, eta I+G+Bko jarduerak, erakundeen deskarbonizaziorako soluzio teknologiko aurreratuak eta negozio-aukera berriak identifikatuko dira.

Bi erakundeek garapen jasangarriari laguntzeko ikuspegia partekatzen dute, eta enpresen lehiakortasuna hobetuko duten eta ingurumenean inpaktu positiboa sustatuko duten tresnak eskaintzen dituzte. "Hitzarmen honek berrikuntzaren eta bikaintasun teknikoaren alde egiten dugun apustua indartzen du, Tecnaliaren garrantziko bazkide estrategiko batekin lan eginez", nabarmendu du Global Factor enpresako zuzendari nagusi Kepa Solaunek.

Soluzio berritzaileak

Bestalde, José Luis Elejalde TECNALIAko Trantsizio energetiko, klimatiko eta urbanoaren unitateko zuzendariak hau adierazi du: "Global Factor erakundearekin lankidetzan arituta, gure ekonomian funtsezkoak diren sektoreak eraldatzen dituzten proiektuetan eragiteko ahalmena handitu dezakegu, eta jasangarritasuna eta deskarbonizazioa bultzatu".

Urrats honekin, bi erakundeek berresten dute jasangarritasunarekin duten konpromisoa eta ekonomia garbiago, digitalago eta ingurumenarekiko begirunetsuago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duten irtenbideak sortzeko lidergoa.