Berria

Bilgarrien sektorerako diseinu jasangarri berriak

2025ko otsailaren 27a
Film_monomaterial_Plastigaur

"Bilgarriaren sektoreko ekonomia zirkularrak eskatzen du alferrik galtzea minimizatzen duten, berrerabiltzea sustatzen duten eta birziklatzea errazten duten produktuak diseinatzea"

TECNALIAk ontzi jasangarrien diseinu berriak garatu ditu PLASTIGAURekin lankidetzan

TECNALIAk, PLASTIGAURekin lankidetzan, gai bakarreko geruza anitzeko ontziak garatu ditu; malguak eta birziklatzen errazak izateagatik nabarmentzen dira. Beren diseinu sinplifikatuari esker, elikagaien kontserbazio ezin hobea bermatzen dute ontziek, ontziratzeko eta gordetzeko hesi eraginkorrak eskaintzen baitituzte. Gainera, merkeak eta birziklagarriak direnez, ekoizpen-katera itzul daitezke material horiek, eta bigarren bizitza bat izan dezakete ontzi berri gisa.

Bilgarrien sektorearen une honetako erronka nagusia da ontzi-mota berriak garatzea azken aplikaziorako behar diren funtzionaltasunei eusteko, eta, aldi berean, ekonomia zirkularreko estrategiekin bat egiteko.

Soluzio jasangarriagoen eskaria gero eta handiagoa denez, zenbait enpresak ahalegin handiagoak egin dituzte material berritzaile, birziklagarri eta biodegradagarriak ikertzen eta garatzen. Ontzi berri horiekin, ingurumen-inpaktua murrizteaz gain, prozesu logistikoak optimizatu eta kontsumitzailearen esperientzia hobetu ere egin nahi dute.

Bilgarriaren sektoreko ekonomia zirkularrak eskatzen du alferrik galtzea minimizatzen duten, berrerabiltzea sustatzen duten eta birziklatzea errazten duten produktuak diseinatzea. Zenbait estrategia hautatu dira horretarako, hala nola plastiko konpostagarriak erabiltzea, ontzi berrerabilgarriak egitea eta materialak itzultzeko sistemak ezartzea.

Bilgarrien industria, etorkizun jasangarriago bateranzko bidean

Bilgarrien sektoreak jasangarritasunarekiko konpromisoan aurrera egiten jarraitzen du, hesi-ontzi malguetara egokitutako propietateak dituzten polietilenozko egitura berriak garatuta. Soluzio berritzaile horiek ontzi jasangarri eta birziklagarriak eskaintzen dituzte, elikagaien sektorerako bereziki diseinatuak.

Berrikuntza horiei esker, elikagaien sektoreak aukera ekologikoago eta efizienteagoak ditu, ekonomia zirkularraren estrategiekin eta ingurumen-inpaktua murriztearekin lerrokatuak.