Berria

Agaleus-ekin batera, eraikuntza-produktuetarako hondakinak balorizatzen ditugu

2025ko martxoaren 19a
Procen construcción

“Helburua da sektore kimikoan eta papergintzan erabiltzeko balio erantsi handiko produktuak lortzea, baita eraikuntzaren sektorean erabiliko diren karbono-aztarna gutxiko bigarren mailako materialak ere.”

TECNALIA, Agaleusekin batera, eraikuntza-produktuak balorizatzeko eta, horrela, sektorea deskarbonizatzeko ekimen batean parte hartzen ari da

TECNALIA errautsak balorizatzeko prozesu berriak garatzen ari da. Helburua da sektore kimikoan eta papergintzan erabiltzeko balio erantsi handiko produktuak lortzea, baita eraikuntzaren sektorean erabiliko diren karbono-aztarna gutxiko bigarren mailako materialak ere. Ekimenaren emaitzei esker, produktuek ezaugarri hauek izango dituzte:

  • Lehiakorragoak izango dira.
  • Kostu txikiagoa izango dute.
  • Lehengaiak eskuragarriagoak izango dira.
  • Ingurumena gehiago errespetatuko dute.

Hau da PROCEN izeneko ekimenaren oinarria: eraikuntzaren sektorea deskarbonizatu beharra eta negozio-eredu zirkularragoak bilatu beharra, baliabide mineralak modu lehiakorragoan ustiatzeko.

Euskal enpresen parte-hartzea

TECNALIAk ekimenean parte hartzen du, hiru euskal enpresarekin batera: AGALEUS, lider gisa; OGERKO, hormigoi- eta mortero-fabrikatzaile gisa; eta TAMOIN, industria-zerbitzuen ingeniaritza. Neutraltasun klimatikoa lortzeko funtsezko une batean etorri da ekimena.

Eraikuntza-produktuak balorizatzeko ekimen horri esker, .prozesu berriak garatuko dira, sektore hauetara zuzendutako produktu eraginkorragoak lortzeko: papergintza, kimika, plastikoa, kautxua, eraikuntza eta abar. Horri esker, hondakina berreskuratu eta baliabide berri bihurtu ahal izango da. Egun, ordea, zabortegiaren bidez ezabatzeko eredu bat jarraitzen da.