Teknologia

Zementu-materialak

Materiales cementicios

Propietateak hobetzeko, funtzionalitate berriak gehitzeko eta prozesu berrien ekoizpen- edo garapen-prozesuak optimizatzeko lan egiten dugu, zementua oinarri duten materialetara bideraturik. Horren guztiaren xedea da material eta produktu jasangarriagoak lortzea ekonomiaren, ingurumenaren eta prestazioen ikuspegitik.

Gure funtsezko teknologia nagusien artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:

  • Simulazio konputazionaleko eta digitalizazioko tresnak, materialaren egiturari eta azken propietateei eragiten dieten hidratazioa eta garraio-prozesuak aztertzeko.
  • Gehikuntzak sintetizatzeko teknologiak (nanopartikula inorganikoak, material nanoegituratuak).
  • CO2 gutxiago askatzen duten ekozementuak sintetizatzeko eta berrerabiltzeko teknologiak.
  • Zementu-oinarriko hondakinak bereizteko eta berrerabiltzeko digitalizazio-teknologiak.
  • Fabrikazio gehigarria zementu-oinarriko produktuak garatzeko, material eta diseinu berezia aurreztuz.

Gure esperientziari eta know-howari esker, eraikuntzaren balio-katearen sektoreei eragiten dieten hainbat arazori aurre egiten diegu: zementu-enpresak, aurrefabrikatzaileak, hormigoiaren fabrikatzaileak eta industria kimikoa, besteak beste.

Kanpo-aliatuak

BASKRETE - Basque Country Initiative for Cement and Concrete Research
Logo CSIC Torroja, Consejo Superior de Investigaciones Científicas
DIPC
POLYMAT
Logo UPV/EHU
CNRS
Ikusi gehiago

Nazioarteko presentzia

RILEM
Edurne Erkizia doktorea

Edurne Erkizia doktorea

Zementu-materialen arduraduna
Catálogo Materiales y productos de construcción

Eraikuntzako material eta produktuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa