Nanozementu-laborategiak CO2-aren emisio gutxiago duten zementuaren eta eratorrien teknologia bat garatu du, baliabide natural eta energia gutxiago kontsumitzea lortuta; zementu eta eratorri horiek prestazio hobeak eta funtzionaltasun berriak dituzte, hala nola energia metatzea, sentsorika, elektrizitate-eroankortasuna eta superisolamendua.
Kokapena
Deskribapena
Nanozementu-laborategiak honako elementu hauek garatzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak ditu:
- Ekozementuak eta ekohormigoiak.
- Nanoadizioak eta gehigarriak.
- Aerogel nanoegituratuak.
- Eraikuntzako funtzio anitzeko materialak.
Ekipamendu aipagarrienak:
- Materialen ikuskapena: Lupa binokularra, argi transmititu eta islatuko mikroskopio petrografikoa, ingurune-ekorketazko mikroskopio elektronikoa, indar atomikozko mikroskopioa.
- Materialen azterketa: merkuriozko porosimetroa, acoustosizerra, infragorria (FTIR), X izpien difraktometroa, eroankortasun termikoaren neurgailua, kalorimetroa, kolorimetroa, QUV kamera, NOx-a degradatzeko erreaktore fotokatalitikoa.
- Materialen sintesia eta manipulazioa: Sol-gel instalazioa, erreaktore kimiko superkritikoa, erreaktore hidrotermalak, muflazko labeak, labeak, doitasun-balantzak, mikroerrota, ganbera klimatikoak, korronte laminarreko ganbera, gas-kanpaiak, ultrasoinu-bainua, zentrifugagailua, ebakigailua, leungailua, irabiagailuak.
- Materialen karakterizazioa: erreometroa, Vicaten orratza, erresistentzia mekanikoentzako prentsa, morteroen eta hormigoien uzkurdura lineala neurtzeko ekipamendua.
- Diseinurako eta iragarpenerako tresna konputazionala: ab-initio, dinamika molekularra eta taldekatze browndarrarena, Monte Carlo…
Nori zuzendua
- Zementu-fabrikak
- Hormigoi-fabrikatzaileak
- Hormigoi-aurrefabrikatuak
- Mortero-fabrikatzaileak
Aintzatespenak
Tecnaliak aintzatespena lortu du Green Concrete Nazioarteko Bikaintasun Talde (GEI) gisa
Basque Innovation Hub-en aktibo gisa aintzatetsia: “Nanomaterialen eta nanopartikulen sintesia, material aurreratuen karakterizazioko laborategia”
Baskrete ekimeneko kide gara (DIPC, MPC, Polymat eta EHUrekin batera). Ekimen horrek Green Concrete Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategia (LTC) bihurtzea du helburu, eta kide hauek osatuko lukete: DIPC, MPC, Polymat, EHU, Bordeleko Unibertsitatea, CNRS eta CSIC