Erreferentziazko laborategi bat gara beira, gainazal eta akaberen karakterizazio optikoan. Saiakuntza eta kalkuluak egiten ditugu elementu horien transmitantzia, erreflektantzia, argi-, eguzki- eta ultramore-absortzioa eta emisibitatea zehazteko.
Saiakuntzak eta arauak
- EN 410 Eraikuntzarako beira. Beiren argi- eta eguzki-ezaugarriak zehaztea
- ISO 9050 Beira eraikinetan: argi-transmitantzia, eguzkiaren zuzeneko transmitantzia, eguzki-energiaren guztizko transmitantzia, transmitantzia ultramorea eta beiraren inguruko erlazionatutako faktoreak zehaztea
- ASTM E 9003 Eguzki-absortziorako, erreflektantziarako eta materialen transmitantziarako proba-metodoa esfera integratzaileak erabiliz
- BS 8493 Gainazal bateko argiaren erreflektantziaren balioa (LRV)
- EN 3363-1 Beirarekin konbinatutako eguzki-babeseko gailuak. Eguzki- eta argi-transmitantziako faktorearen kalkulua. 1. zatia: Kalkulu-metodo sinplifikatua eta EN 13363-2 Eguzki- eta argi-transmitantziako faktorearen kalkulua. 2. zatia: Kalkulu-metodo xehatua
- EN 14500 Toldo eta pertsianak. Konfort termikoa eta akustikoa. Saiakuntza- eta kalkulu-metodoak
- ASTM C 1371 Materialek giro-tenperaturaren inguruan duten emisioa igorgailu eramangarriak erabiliz zehazteko proba-metodo estandarra
- ASTM E 1980 Gainazal opaku horizontal eta malda txikikoen eguzki-erreflektantziaren indizea kalkulatzeko jardunbide estandarra
- En ISO 2813 Pintura eta bernizak. Ispilu-distiraren indizea 20°, 60° eta 85°-an
- EN ISO 11664-3:2013 Kolorimetria. 3. zatia: CIE balio triestimuluak
Nori zuzendua
- Beira-fabrikatzaileak
- Hormigoi- eta mortero-fabrikatzaileak
- Polimero zeharrargien fabrikatzaileak
- Administrazio publikoak
- Pintura eta iragazgaiztekoen fabrikatzaileak
- Jasogailuen sektorerako materialen fabrikatzaileak
- Arkitektoak, eraikitzaileak, eraikinen jabe eta kudeatzaileak
- Automobilgintzako, ontzigintzako eta trengintza-sektoreko osagaien fabrikatzaileak
- Akabera zeramikoen, hormigoien, polimero eta konposatuen, sandwich-panelen, plastikozko estalkien, ehun teknikoen, toldoen, pertsianen... fabrikatzaileak
Akreditazioak eta aintzatespenak
ENAC 4/LE024 akreditazioa eraikuntza-sektorerako
ENAC 4/LE063 akreditazioa materialen sektorerako
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)