Estaldurak, gainazal-tratamenduak, gainazaleko aldaketak eta haietarako ekipamendua garatzen ditugu hainbat aplikaziotarako (tribologikoak, korrosioaren aurkakoak, babesleak, optikoak, omnifobikoak, funtzionalak, sentsoreak, biointegratzaileak, bioitsasgarriak, antitrombotikoak eta/edo antimikrobianoak, biozidak, intumeszenteak, suaren aurkakoak, eta abar); halaber, eskuraturiko gainazalen karakterizazioa ere egiten dugu.
Teknologia horien bidez, industria-arazoak konpontzen ditugu, hala nola higadura, erosioa, zahartzea, korrosioa edo bio-foulinga.
Materialen eta osagaien propietate funtzionalak ere hobetzen ditugu: ukipen-erresistentzia elektrikoa, propietate optikoak, omnifobikoak, funtzionalak, sentsoreak, biointegratzaileak, bioitsasgarriak, antitrombastikoak eta/edo antimikrobianoak, biozidak, intumeszenteak, suaren aurkakoak, autogarbiketa, izotzaren aurkakoak eta abar.
Gainazalen ingeniaritzako gako-teknologiak:
- Plasma bidez lagundutako prozesuak (PVD, ASP, MW bidezko plasma).
- Konbertsio- eta pasibazio-tratamenduak.
- Elektrodeposizioa eta electroless.
- Sol-gel prozesua.
- Biofuntzionalizazioa.
- Inprimatze funtzionala (ink-jet, ink-jet, aerosol-jet, microdispensing).
- Gainazalen eta estalduren mikro eta nano testurizazioa (plasma etching, UVNIL, Thermal NIL, chemical etching).
- Proiekzio termikoa (Detonación HFPD, HVOF-HVOAF, APS, LP-PS, Cold Spray).
- Berniz eta pinturen formulazioa (oinarri disolbagarria, akuosoa eta foto-polimerizagarriak).