Eraikuntzan, obra zibilean edo garraioan erabiltzeko panelen, aurrefabrikatuen, plaken, baranden, fatxaden, aireztagailuen, pantaila akustikoen, aldamioen, ateen, burdinerien eta estalduren portaera mekanikoa eta balio-bizitza (iraunkortasuna) ebaluatzeko laborategia.
Gure laborategiko zerbitzuak in situ egiten ditugun ikuskapenek osatzen dituzte, zeinak erabilera-segurtasuneko araudia betetzen den ebaluatzeko egiten baitira.
Kokapena
Deskribapena
ZERBITZUAK:
- Portaera mekanikoaren karakterizazioa, saiakuntza edo kalkulu bidez.
- Zerbitzuko balio-bizitzaren ebaluazioa, nekearen eta zahartzearen saiakuntzen bidez.
- “In situ” saiakuntzak eta ikuskapenak obran, instalazioa edo mantentzea ebaluatzeko.
- Ondasunak babesteko produktuen segurtasunaren ebaluazioa.
- Ezohiko sistema konplexuentzako ad hoc saiakuntza-prozeduren egokitasunaren eta garapenaren azterketa.
EBALUATUTAKO PRODUKTUAK:
- Pantaila akustikoak.
- Eraikuntzako burdineria.
- Ateak.
- Altzariak.
- Banatze-sistemak.
- Beirazko elementuak.
- Sandwich panelak.
- Fatxadak eta estaldurak.
- Leihoak eta osagarriak.
- Obrako aldi baterako elementuak (aldamioak, barandak, eskorak eta sareak, besteak beste).
EKIPAMENDUA:
- Burdineriaren saiakuntza-bankuak (sarrailak, bandak eta izu-barrak).
- Ateen iraunkortasun-bankuak.
- Leihoen saiakuntza-bankuak.
- Altzarientzako, aireztagailu eta sabai-leihoentzako, aldamioentzako, pantaila akustikoentzako eta beirarentzako saiakuntza mekanikoen bankuak.
- Lagin handientzako saiakuntza-bankua.
- Ateen eta beiren efrakzioarekiko erresistentziaren saiakuntzak egiteko bankua.
- Zenbait neurritako ganbera klimatikoak.
Nori zuzendua
- Panelen, aurrefabrikatuen, plaken, baranden, fatxaden, aireztagailuen, pantaila akustikoen, aldamioen, ateen, burdinerien eta estalduren fabrikatzaileak, banatzaileak eta instalatzaileak.
- Trengintzako osagaien fabrikatzaileak.
- Altzari-fabrikatzaileak.
- Ingeniaritzak.
- Arkitektura-bulegoak.
- Enpresa etxegileak.
- Administrazio publikoak.
Akreditazioak eta aintzatespenak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia