Itxituren karakterizazio osoa eskaintzen dugu: leihoak, aireztagailuak, pertsiana-kutxak, pertsianen horma-atalak, olanak, burdineria eta haien osagarriak.
Saiakuntzak egiten ditugu suarekin, AEH saiakuntzak (airearekiko iragazkortasuna, urarekiko estankotasuna eta haizearekiko erresistentzia), isolamendu termikoarenak, isolamendu akustikoarenak, babesarenak eta segurtasunarenak, egitura-segurtasunarenak, lapurretekiko erresistentziarenak eta abarrenak.
Zerbitzuak
- EN, ISO, UNE, DIN, NF, BS, ASTM… arauak dituzten prestazioen eta bezeroarekin adostutako prozeduren ebaluazioa.
- Nahitaezko eta borondatezko ziurtagiriak: CE marka jartzea, etiketa ekologikoa eta abar.
Saiakuntzak
EN 14351-1 saiakuntzak:
- Airearekiko iragazkortasuna EN 1026
- Urarekiko estankotasuna EN 1027
- Haizearekiko erresistentzia EN 12211
- Segurtasun-gailuen karga jasateko ahalmena. EN 14019
- Isolamendu termikoa zehaztea saiakuntza bidez edo ordenagailu bidezko simulazioz. EN ISO 10077-1
- Isolamendu akustikoa zehaztea. EN ISO 10140-2:2001
- Suarekiko erreakzioa eta kanpoko suarekiko portaera. EN 13501-1 eta EN 13501-5
- Iraunkortasuna
- Inpaktuarekiko erresistentzia. EN 13049
- Maniobra-indarrak. EN 12046-1
- Integratutako gailuen aireztapena. EN 13141-1
- Efrakzioarekiko/intrusioarekiko erresistentzia. EN 1628
Aire zabaleko saiakuntzak amerikar araudiaren arabera:
- Airearekiko iragazkortasuna ASTM 283
- Urarekiko estankotasuna ASTM 331
- Haizearekiko erresistentzia ASTM E330
Saiakuntzak leihoen eta balkoietako ateen burdinerian EN 13126-1
Nori zuzendua
- Eraikuntza-enpresak
- Ingeniaritzak / Arkitektura-bulegoak
- Leiho-fabrikatzaileak
- Zuzendaritza fakultatiboa
- Sustatzaileak
- Administrazio publikoak
Akreditazioak eta aintzatespenak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)