Teknologia

Suaren ingeniaritza

Ingeniería del fuego

Gure su-laborategian, Fire Digital Lab-en, suarekiko portaera eta segurtasuna aztertzen, probatzen, garatzen eta baliozkotzen lan egiten dugu, bai eraikuntza-sistemetan, bai materialetan, bai industria-produktuetan.Fire Digital Lab bezeroarekin digitalki konektatutako su-laborategi bat da. Bezeroak saiakuntza bistaratu, eta datuak streaming bidez lor ditzake, lekuz aldatu beharrik gabe.

Suarekiko segurtasunarekin eta portaerarekin loturiko gure soluzioak:

  • Suarekiko saiakuntzak eskala txikian eta handian
  • Sute handien hedapena fatxadetan nazioarteko araudien arabera.
  • EXAP (extended applications of test results) arauen araberako dokumentuak egitea eraikuntza-produktuetarako.
  • Simulaziopeko prestazioetan oinarritutako diseinu-azterketak.
  • Suteen ikerketa.
  • Suarekiko erresistentzia, eraikuntza-elementuetan eta zerbitzu-instalazioetan.
  • Materialen, produktuen eta sistemen suarekiko erreakzioa eta haien ekarpena.
  • Errekuntza-gasen opakutasuna eta toxikotasuna.
  • Ebaluazio-metodologiak garatzea eta prest ipintzea, eskakizun berriei aurre egiteko, nola teknikoei, hala merkatukoei.
  • Arau-aholkularitza, suarekiko portaeraren ebaluazio teoriko-esperimentala iragartzeko.

Hainbat aplikazio-araudi eta merkatu-sektore hartzen ditugu kontuan, hala nola eraikuntza, industria oro har, sektore elektrikoa eta garraioa (trenbideak, ontzigintza), besteak beste. Horretarako, gainera, beharrezko ekipamendu egiaztatua daukagu.

Kanpo-aliatuak

Sueskola
Escuela Técnica Superior de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos de Santander

Nazioarteko presentzia

EGOLF - Grupo Europeo de Laboratorios de Fuego
CERTIFER - Organismo de certificación ferroviaria
Logo Cen
IMO- International Maritime Organization
Dubai Civil Defense para productos protección pasiva frente a incendio
EOTA - Organización Europea para la Evaluación Técnica
Ikusi gehiago
Xabier Olano

Xabier Olano

Suaren ingeniaritzaren arduraduna
catalogo-fuego-tecnalia

Fatxadek suarekiko duten portaerari buruzko zerbitzu integralaren katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa