Itsasgarri eta zigilatzaileen kalitate-kontroleko eta prestazioen ebaluazioko zerbitzu integrala eskaintzen dugu (UNE, EN, ISO, ASTM eta abar) Saiakuntza fisiko-kimikoak, iraunkortasunarenak, kimikoak, mikrobiologikoak eta suaren aurkako prestazioenak egin ditzakegu. 30 urtetik gorako esperientzia dugu, eta zigilatzaile ez-egituratuei CE marka jartzeko Espainiako organismo jakinarazi bakarra gara.
Gure laborategiek saiakuntza hauek egiteko behar den azpiegitura dute:
- Fatxada, beirazko egitura eta juntura sanitarioetarako zigilatzaile ez-egituratuen saiakuntzak (EN 15651, ISO 11600).
- Beira bikoitzeko egituren saiakuntzak.
- egitura-zigilatzaileen saiakuntzak (EN 15434, EN 1279).
- Zurarentzako, zoruentzako, lauzentzako, termofusibleentzako eta hormigoia konpontzeko elementuentzako itsasgarrien saiakuntzak.
Iraunkortasunaren saiakuntzak:
Kanpo-agenteekiko portaera: tenperatura, hezetasuna eta abar (EN 4892, ISO 16474, ISO 9227, ISO 11431, ISO 9142 eta abar). Saiakuntza fisiko-mekanikoak: Erresistentzia mekanikoa, itsaspena, zahartzeen osteko kohesioa, ur-lurrunaren transmisioa, ondoko materialekiko bateragarritasuna ISO 527, ISO 178, EN 14293, EN 1931, EN 12086, EN 12572, EN 1465, EN 204, EN 205, EN 14080, EN 13354, DIN 53504, EN 1939, ISO 4587, ISO 1183-1, EN 14188, EN 12004, EN 1504.
Analisi kimikoak:
- Espektroskopia bidezko azterketa (FTIR,TGA).
- Kalorimetria (DSC).
- Igorpenei buruzko Frantziako araudiaren araberako sailkapena: 2011/321 dekretua.
- Zigilatzaileak elikagaiekin kontaktuan erabil daitezkeen aztertzea.
Suarekin egindako saiakuntzak:
- Erreakzioa, suaren aurkako erresistentzia: EN 13501-1, EN ISO 11925-2, EN 45545-2: Trengintza, EN ISO 5660-1: Beroaren igorpena, EN ISO 5659-2: Toxikotasuna eta kea, EN ISO 4589-2: oxigeno-indizea.
Saiakuntza biologikoak:
- Mikroorganismoen jardueraren ebaluazioa EN-ISO 846, Bakterioen aurkako eraginkortasuna, ISO 22196
Nori zuzendua
- Fatxadako, beirazko egituretako, juntura sanitarioetako, oinezkoen eremuetako, beira bikoitzeko egituretako eta beste egitura-elementu batzuetako zigilatzaileen fabrikatzaileak.
- Fatxadetarako, zurarentzat, zoruentzat, termofusibleentzat eta hormigoia konpontzeko egiturentzako itsasgarrien fabrikatzaileak.
Ziurtagiriak eta akreditazioak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
ESAk (European Space Agency) baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)