Azpiegitura

Materialen eta osagaien saiakuntza fisiko-mekanikoen laborategia

Laboratorio de ensayos físico-mecánicos de materiales y componentes

Giro-tenperaturan nahiz tenperatura altuan eta baxuan materialen eta osagaien saiakuntza mekaniko estatikoak eta dinamikoak (trakzioa, nekea, konpresioa, gogortasuna, inpaktua, flexioa) egiteko laborategia.

Laborategi honetan saiakuntza bereziak ere egiten ditugu, hala nola hausturaren, isurpenaren edo hondar-tentsioen neurketen saiakuntza mekanikoak.

Deskribapena

Laborategiak aukera ematen du saiakuntzak egiteko material metalikoetan, plastikoetan, konposatuetan, lotura itsasgarrietan eta lotura soldatuetan.

Hauek dira saiakuntza nagusiak:

  • Trakzioa/konpresioa giro-tenperaturan, ganberetan (–70 °C-tik 300 °C-ra) eta labeetan (<1.100 °C).
  • Brinell/Rockwell/Shore gogortasuna.
  • Tolestea, 3 eta 4 puntuko flexioa (–70 °C-tik 300 °C-ra).
  • Hausturaren mekanika (CTOD, KIC, J, GIC, GIIC) eta arrailaren hedapena (da/dN).
  • Nekea: axiala (LCF, HCF, erresonatzailea 250 Hz-eraino), flexio birakaria eta ardatz anitzekoa.
  • Isurpena (creep/stress rupture).
  • Charpy inpaktua (300 °C-tik –196 °C-raino).
  • Deformazioen monitorizazioa estentsometria bidez.
  • Zizaila: planoan, planotik kanpo, lamina artekoa eta lotura itsasgarriak gainjartzearen ondoriozkoa.
  • Iosipescu saiakuntza.
  • Lamina arteko haustura I eta II moduetan.

Osagaientzat: neurrira egindako saiakuntzak (saiakuntzen diseinua).

Ekipamendu hau dugu:

  • Makina unibertsalak (50 N-etik 1.000 kN-erainokoak).
  • Rockwell, Brinell, Shore durometroak.
  • Penduluak eta inpaktu-dorreak.
  • Giro-ganberak (–70 °C-tik 300 °C-raino) eta labeak (<1.100 °C) makina unibertsalarentzat.
  • Flexio birakari eta erresonatzaileak eragindako nekearentzako ekipamenduak.
  • Isurpenaren saiakuntzetarako makinak.
  • Ardatz anitzeko saiakuntza-bankua, 3 eragingailurekin (10, 50, 100 kN).

Erremintak eta probetak mekanizatzeko lantegia dugu, zeinak aukera ematen baitigu gure emaitzen trazabilitatea eta fidagarritasuna ziurtatzeko eta gure entrega-epeak murrizteko. Lotura itsasgarriak dituzten laginak prestatzen ditugu, lehortzeko/lehortu osteko zikloekin.

Nori zuzendua

  • Energia berriztagarriak
  • Osagai metalikoen fabrikatzaileak
  • Transformazio metalikoaren industria
  • Petrolioaren eta gasaren industria
  • Eraikuntza-industria
  • Aeronautikako, trengintzako eta automobilgintzako osagaien fabrikatzaileak
  • Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak Azpiegiturak
Ikusi gehiago

Ziurtagiriak eta akreditazioak

-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Laboratorio autorizado por AIRBUS para ensayos de control de baños de tratamiento superficial y materiales metálicos
AIRBUSek baimendutako laborategia aluminiozko, titaniozko eta altzairuzko laginetan trakzioaren kontroleko saiakuntzak egiteko, EN 2002-1 arauaren arabera (ASTM E8/ASTM B557).
NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa
Catálogo de ensayos a materiales y componentes metálicos

4.0 industriarako material eta osagai metalikoen saiakuntzen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
diseño-utillajes-mini

Tresneria diseinatu eta fabrikatzeko fitxa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa