Hutsegite-analisian (RCA) esperientzia handia duen diziplina anitzeko taldea, zeina gai baita osagaiak diseinatzeko proiektuak (materialak, geometria eta prozesuak hautatzea) nahiz osagaien eta egituren egitura-osotasunaren azterketak egiteko.
Kokapena
Deskribapena
Gure laborategietan erroko kausa edo RCA aztertzen dugu, kaltetutako osagaiak jasan duen “patologia” identifikatuz hutsegitearen faktore gakoak identifikatzeko.
Hutsegiteen analisiko eta prebentzioko gure taldea diziplina anitzekoa da, eta, hutsegiteen analisian (RCA) esperientzia handia izanik, osagaiak diseinatzeko proiektuak lantzen ditu, kalteak hautematea helburu duten ikuskapen-planak ezartzen ditu haien hasiera-fasean, eta egitura-osotasunaren azterketak egiten ditu.
Proiektuak garatzeko, hutsegiteen analisiko eta prebentzioko gure taldeak hutsegite-mekanismo hauetan adituak diren teknikariak ditu: mekanikoak, higadurazkoak eta korrosioak eta tenperatura altuak eragindakoak.
Gure azpiegiturak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Hutsegiteen kausaren analisia (RCA).
- Egoeraren ebaluazioa eta hondar-bizitzaren iragarpena
- Mantentze prediktiboa – bizitza luzatzea.
- Materialak, prozesuak eta babes-sistemak aukeratzea.
- Portaera zerbitzuan (fitness for service).
- Ikusketa-planen diseinua eta jarraipena
- Produktua baliozkotzea.
Nori zuzendua
- Osagai metalikoen fabrikatzaileak.
- Transformazio metalikoaren industria.
- Eraikuntza-industria.
- Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak.
- Aeronautikako, trengintzako, automobilgintzako, ontzigintzako eta offshoreko osagaien fabrikatzaileak.
- Azpiegiturak.
Ziurtagiriak eta akreditazioak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
ESAk (European Space Agency) baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa