Materialen propietate fisiko-mekanikoak, kimikoak eta historia termomekanikoa kontuan hartuta, haien mikroegitura aztertzeko laborategia.
UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera akreditatutako saiakuntzak egiten ditugu eta esperientzia handia dugu zenbait motatako materialen analisian (metalikoak, konpositeak, zeramikoak, lotura soldatuak eta abar).
Kokapena
Deskribapena
Laborategian saiakuntza/analisi hauek egin daitezke:
- Azterketa makrografikoa (lotura soldatuak, zuntz-eraketa).
- Mota guztietako materialen mikroskopio optiko bidezko analisia (mikroegitura, alearen tamaina, inklusio ez-metalikoen zehaztapena, estalduren lodiera, eta abar).
- Ekorketazko mikroskopio elektroniko bidez (SEM) egindako analisiak, hala nola analisi fraktografikoak, mikroegiturarenak, defektologiakoak eta, energia dispertsatuaren espektrometro (EDS) bidez, materiala osatzen duten elementuak identifikatzekoak.
- Faseak identifikatzea, hondar-tentsioak neurtzea, testurak eta geruzak neurtzea X izpien difraktometria bidez (XRD).
- Vickers mikrogogortasun-saiakuntzak eta gainazaleko tratamendu termikoen sakontasuna zehaztea.
- Faseak/partikulak zenbatestea irudi-analisiaren bidez.
- Loturen mikrosekzioen analisia.
Laborategiak ekipamendu hau du:
- x1.000 handipenerainoko kamera digitala duten mikroskopio optikoak.
- Erreplikazio metalografikoa eta hondar-bizitza.
- Irudi digitalaren tratamendurako softwarea.
- Vickers mikrogogortasunaren eskuzko ekipamendua, erdiautomatikoa eta automatikoa.
- Eremu-metalografiarako gailu eramangarria.
- Ekorketa termoionikoaren mikroskopio elektronikoa (SEM) eta eremu-igorpeneko ekorketaren mikroskopio elektronikoa (FE-SEM) EDS mikroanalizagailuekin
- X izpien difraktometroa (XRD).
- x200 handipenerainoko lupa estereoskopikoa.
Nori zuzendua
- Energia berriztagarriak
- Osagai metalikoen fabrikatzaileak
- Transformazio metalikoaren industria
- Petrolioaren eta gasaren industria
- Eraikuntza-industria
- Aeronautikako, trengintzako eta automobilgintzako osagaien fabrikatzaileak
- Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak
- Azpiegiturak
Ziurtagiriak eta akreditazioak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
ESAk (European Space Agency) baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa