Gainazalen transmitantzia, erreflektantzia eta eguzkitiko argiaren nahiz argi ultramorearen xurgapena edo emisibitatea zehazteko saiakuntzen eta kalkuluen bidez materialen karakterizazio optikoa egiteko zerbitzu integrala eskaintzen duen laborategia.
Kokapena
Deskribapena
Laborategi honek zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Karakterizazio optikoa, UV-Vis-NIR espektroskopia bidez.
- Gainazalen transmitantzia, erreflektantzia eta eguzkitiko argiaren nahiz argi ultramorearen xurgapena edo emisibitatea zehazteko saiakuntzak eta kalkuluak.
- Karakterizazio optiko bidezko balorazioa, zahartzearen eta iraunkortasunaren saiakuntzak egin aurretik eta ondoren.
- Kolore-koordenatuen kalkulua.
- Distiraren eta kolorearen neurketak.
Hauek dira saiakuntzak eta arauak:
- EN 410, Beirazko itxituren argi- eta eguzki-ezaugarrien zehaztapena.
- ISO 9050, Argiaren transmitantziaren, eguzkitiko zuzeneko transmitantziaren, eguzki-energiaren transmitantzia totalaren, transmitantzia ultramorearen eta beirazko itxituren erlazionatutako faktoreen zehaztapena.
- ASTM E-903, Eguzki-argiaren xurgapena, erreflektantzia eta transmitantzia.
- BS 8493, Argiaren erreflektantziaren balioa (LRV).
- EN 13363-1, Beirazko itxiturekin konbinatuta eguzkitik babesteko gailuak. Eguzki- eta argi-transmitantziaren kalkulua.
- EN 13363-2, Eguzkiaren eta argiaren transmitantzia-faktorearen kalkulua.
- EN 14500, Olanak eta pertsianak. Konfort termikoa eta akustikoa.
- ASTM C-1371, Materialen emisioen zehaztapena.
- ASTM E-1980, Gainazal opakuetako eguzki-erreflektantziaren indizearen kalkulua.
- EN ISO 2813, Ispilu-distiraren indizearen zehaztapena 20°-an, 60°-an eta 85°an.
- EN ISO 11664-3:2013, Kolorimetria. 3. atala: CIE balio triestimuluak
Nori zuzendua
- Beira-fabrikatzaileak.
- Hormigoi- eta mortero-fabrikatzaileak.
- Polimero zeharrargien fabrikatzaileak.
- Pintura eta iragazgaiztekoen fabrikatzaileak.
- Akabera zeramikoen, polimeroen eta konposatuen, sandwich panelen, plastikozko estalduren, ehun teknikoen, olanen, pertsianen eta abarren fabrikatzaileak.
- Arkitektoak, eraikuntza-enpresak, eraikinen jabeak eta kudeatzaileak.
- Jasogailuen sektorerako akaberen fabrikatzaileak.
- Aeronautikako, trengintzako eta automobilgintzako osagaien fabrikatzaileak.
Ziurtagiriak eta akreditazioak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
ESAk (European Space Agency) baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa