Materialetan adituak gara. Esperientzia handia dugu materialen eta osagai metalikoen saiakuntzen eta karakterizazioaren esparruan. Askotariko azterketak egiten ditugu materialetan, haien propietate mekaniko, kimiko, mikroestruktural, termiko eta korrosiozkoetatik hasi, eta produktuen dimentsio-, segurtasun eta jasangarritasun-analisiraino.
ISO 17025 ziurtagiria duten laborategi-sare zabala dugu, eta laborategi horiek saiakuntzaren, analisiaren, ebaluazioaren, diagnostikoaren eta aholkularitzaren esparruko baliabideak eta ezagutzak dituzte. Nazioarteko arauen araberako saiakuntza normalizatuak egiten ditugu, baita zenbait industria-sektoretako espezifikazio berezien araberako saiakuntzak ere, hala nola sektore hauetakoak: energia berriztagarriak, aeronautika eta automobilgintza. Fabrikazio estandarreko eta fabrikazio aurreratuko materialak ebaluatzen ditugu (galdategi, ijezketa, forjaketa, fabrikazio aditibo, eta abarretakoak). Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
- Arau edo espezifikazio jakinen araberako saiakuntzak eta analisiak.
- Desadostasunen analisia eta diagnostikoa.
- Kalitate-kontrola / adostasun-ebaluazioa.
- Karakterizazioa eta atzeranzko ingeniaritza.
- Saiakuntza berriak diseinatzea eta zehaztea.
- Produktua baliozkotzea.
- I+G+B proiektuetarako laguntza.
- Hutsegiteen analisia eta prebentzioa (RCA).
- Osagaien diseinuan euskarri izatea: materialen aukeraketa, babes-sistemak, geometria eta prozesuak.
- Mantentze prediktiboa eta bizitza luzatzea.
- Egoera ebaluatzea eta hondar-bizitzaren iragartzea (FFS)
Gure adituek 4.0 industriako produktu berrien arriskua txikiagotzen laguntzen dute, normalizazioaren, tokiko araudien eta aplikatu beharreko beste zehaztapen batzuen araberako saiakuntzen, ebaluazioen eta ziurtatzeen bidez.
Nori zuzendua
- Energia berriztagarriak
- Petrolioaren eta gasaren industria
- Transformazio metalikoaren industria
- Trengintzako, aeronautikako eta automobilgintzako osagai metalikoak eta soldatuak egiten dituzten enpresak
Akreditazioak eta aintzatespenak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia