Torlojuz lotutako junturen huts egiteko modua eta kausa zehazten ditugu, eta zer ekintza zuzentzaile edota prebentziozko egin aholkatzen dugu eta mantentze-lan prediktiboak lantzen ditugu. Gure azterketetan sartzen dira, besteak beste, finkatze-elementuen propietate mekaniko, kimiko, mikroestruktural eta korrosioari buruzkoak eta dimentsio-analisiak.
Nazioarteko arauen araberako (UNE-EN ISO 898) nahiz zehaztapen jakinen araberako saiakuntza normalizatuak egiten ditugu. ISO 17025 ziurtagiria duten laborategien sare zabala dugu, eta laborategi horiek saiakuntzaren/analisiaren, ebaluazioaren, diagnostikoaren eta aholkularitzaren esparruko baliabideak eta ezagutzak dituzte. Gure aditu-taldeek, saiakuntzen eta azterketen bidez, finkatze-elementuen (bernoak, torlojuak, buloiak eta abar) kalitatea bermatzen laguntzen dute.
Nori zuzendua
- Energia berriztagarrien enpresak
- Petroliaren eta gasaren industria
- Aeronautikako, trengintzako eta automobilgintzako osagaiekin erlazionatutako industria
- Transformazio metalikoaren industria
Akreditazioak eta aintzatespenak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa