Zerbitzurako Egokitasuna, ingelesez Fitness for Service (FFS), ingeniaritzako ebaluazio kuantitatibo bat da, diziplina anitzekoa, eta akats edo kalteak dituen osagai/ekipamendu baten egituraren integritatea zehazteko erabiltzen da; hau da, zerbitzuan jarraitzeko egokia den zehazteko.
Dena delako arrazoiak direla eta (fabrikazio-akatsak edo erabileraren ondoriozko narriadura) araudi estandarrek ziurtatzen ez dituzten kondizioetan zerbitzua eman duten osagai eta ekipamenduen integritatea bermatzen dute FFS azterketek. Produktua kondizio jakin batzuetan ziurtatzen duen araudi estandar bat izaten dute osagai eta ekipamendu industrial gehienek (esate baterako, presio altuko ekipamenduak). Kondizio horiek ez badira betetzen (esate baterako, erresistentzia mekanikoa murrizten duten korrosioaren ondoriozko kalteak daudenean) baina osagai edo ekipamendua erabiltzen jarraitzeko beharra dagoenean, osagaiaren integritatea kondizio horietan bermatuko duen azterketa bat edo zerbitzu-baldintzen egokitzapena eska daiteke. Azterketa horiek FFS ebaluazioaren nazioarteko araudian oinarritu ohi dira —esate baterako, API 579-1/ASME FFS-1 kodearen araberako ebaluazio-teknikak—. Helburu hauek dituzte: segurtasun-maila onargarri bat bermatzea, zenbat bizitza geratzen den zehazteko informazioa ematea, mantentze-lanen programa bat egitea eta kaltetutako ekipamenduen ikuskatzea optimizatzea funtzionamenduan jarrai dezaten.
Nori zuzendua
- Energia berriztagarriak
- Osagai metalikoen fabrikatzaileak
- Transformazio metalikoaren industria
- Petrolioaren eta gasaren industria
- Eraikuntza-industria
- Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak
- Aeronautikako, trengintzako, automobilgintzako, ontzigintzako eta offshoreko osagaien fabrikatzaileak
- Azpiegiturak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456)
AIRBUSek baimendutako laborategia, gainazal-tratamenduen bainuak eta material metalikoak kontrolatzeko saiakuntzetarako.
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
Mateliaren saiakuntzetarako NadCap akreditazioa Materials Testing