Produktu erdilanduak (egitura-profilak, egitura- edo doitasun-hodiak, kable mekanikoak, elektrikoak edo eroaleak eta malgukiak) egiten dituzten fabrikatzaileen eskura jartzen dugu karakterizazio mikroskopiko, mekaniko eta kimiko egokia egiteko behar den saiakuntza-sorta osoa. Horretarako, diziplina anitzeko lantalde bat daukagu, zeina konfiantza-maila altua sortzeko gai baita.
Saiakuntzak egiten zaizkien produktu erdilanduen artean, hauek nabarmentzen ditugu: egitura-profilak, arkitektonikoak edo industrialak; egitura- edo doitasun-hodiak; kable mekanikoak, elektrikoak edo eroaleak, eta mota guztietako malgukiak. Saiakuntzak egiten ditugu produktu erdilandu horiek dagozkien arau nazionalak nahiz nazioartekoak betetzen ote dituzten egiaztatzeko. Produktuak fabrikatzeko erabili den materialari eta produktuari berari egiten dizkiegu saiakuntzak, arau bakoitzean zehaztutakoaren arabera.
Zerbitzuak
- Materialaren konposizio kimikoaren azterketa
- Materialaren egitura metalografikoaren azterketa
- Gainazaleko akaberen azterketa: kanpoko geruzak, estaldurak eta pinturak, gainazaleko akatsak
- Saiakuntza fisiko-mekanikoak:
- Hodiak: trakzioa, konpresioa, flexioa, ahozabalketa, zapaltzea, dimentsio-kontrola
- Profilak: trakzioa, gainazalaren gogortasuna, dimentsio-kontrola, korrosioak eragindako pitzadurekiko erresistentziaren tentsiopeko saiakuntzak
- Kableak: trakzioa, nekearekiko erresistentzia, gogortasuna, kokatutako terminalen erresistentziaren saiakuntzak, isolamenduen eta babesen saiakuntzak
- Malgukiak: K konstantea lortzeko trakzio- edo konpresio-saiakuntzak (malguki-motaren arabera), zurruntasun mekanikoa, neke ziklikoaren saiakuntzak
Nori zuzendua
- Energia berriztagarrien enpresak
- Transformazio metalikoen industriako enpresak
- Petrolioaren eta gasaren industriako enpresak
- Automobilgintzako, aeronautikako eta trengintzako osagaien fabrikatzaileak
- Energia- eta elektrizitate-sektoreetako enpresa laguntzaileak
- Erakuntza-industriaren sektoreko enpresak
Ziurtagiriak eta akreditazioak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa