Obretako aldi baterako elementuen (OAE) saiakuntzen karakterizazio oso bat egiten dugu: aldamioak, babesak, zinbriak, ateburuak, kofratuak, eskorak eta sareak. Zerbitzu integral bat eskaintzen dugu kalitate-kontrolari eta prestazioen ebaluazio teknikoari dagokienez.
Zerbitzuak
- EN arauen araberako karakterizazioa: EN12810, EN12811, EN 12813, EN 13374, EN 1004 eta neurrira egindako saiakuntza berezien diseinua. Hirugarren alderdiko laborategia borondatezko ziurtagirietarako: kalitate-marka.
- Karakterizazioa eta propietate mekaniko, akustiko eta fisiko-kimikoen eta suarekiko portaeraren ebaluazioa saiakuntzen bitartez Kalkulu bidez diseinatzeko dimentsionatzeko eta gero saiakuntza bidez baliozkotzeko aukera.
- Prestazioak hobetzeko zerbitzu teknologikoak
- Produktu berritzaileak ebaluatzeko saiakuntza-metodoen diseinua eta garapena
Saiakuntzak eta arauak
Produktu bukatuen saiakuntza mekanikoak:
- Dimentsioen eta segurtasunaren inguruko eskakizunak.
- Saiakuntzak, karga estatikoekiko, inpaktuekiko eta erorikoekiko erresistentziaren saiakuntzak eta neke-saiakuntzak.
Lehengaien saiakuntza fisiko-kimikoak:
- Propietate fisiko-mekanikoak: trakzioa, elastikotasuna, inpaktua, urradura, tolestaketa, kolorea, distira…
- Zahartze naturala eta artifiziala: QUV; ATLAS Ci3000, ganbera klimatikoak, laino gazia, talka termikoa, hezetasuna, etab.
Suarekiko portaeraren saiakuntzak:
- erreakzioa, suaren aurkako erresistentzia eta keen toxikotasuna
Nori zuzendua
- Aldamio, babes, zinbria, perimetro-babes, sare, kofratu, ateburu eta gainerako elementuen fabrikatzaileak.
Akreditazioak eta aintzatespenak
ENAC 4/LE024 akreditazioa eraikuntza-sektorerako
ENAC 4/LE063 akreditazioa materialen sektorerako
ENAC 4/LE456 akreditazioa saiakuntza akustikoetarako
ENAC 4/LE148 akreditazioa saiakuntza elektrikoetarako
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia