Laginen karakterizazio kimikoa egiteko gaitasuna eta esperientzia dituen laborategia; laginetan dauden elementuak zehazteko behar diren baliabideak ditu, osagai nagusia (%) edo minoritarioa dela ere (ppm edota ppb).
Era berean, prozesu analitikoak araudi berrien edo bezeroaren behar espezifikoen arabera doitzeko ezagutza du.
Kokapena
Deskribapena
Laborategiak gai hauen karakterizazio kimikorako ekipamendua du:
- Burdinazko materialak.
- Ez-burdinazko materialak.
- Metal puruak.
- Lehengaiak.
- Urtze-prozesuetatik eratorritako hondakinak.
- Beste material batzuk.
Ekipamenduak elementu hauek ditu:
- Analizatzaile automatikoak C, S, N, O eta H-aren analisiak egiteko.
- Txinparta bidezko emisio optikoko espektrometroa (Fe, Al, Ni, Cu eta Co oinarriak).
- Plasma bidezko emisio optikoko espektrometroa (ICP-OES).
- Baloratzaile automatikoa.
- Maiztasun altuko urtze-labea huts-sistemarekin.
Beste zerbitzu hauek ere egiten ditugu:
- Bainuen kontrol kimikoa, gainazaleko tratamenduetarako (aeronautika).
- Prozesu analitikoak araudi berrien edo bezeroen behar espezifikoen arabera doitzea (hondakinak, lehengaiak edo metal-aleazio bereziak berreskuratzea).
Nori zuzendua
- Energia berriztagarriak
- Transformazio metalikoaren industria
- Petrolioaren eta gasaren industria
- Eraikuntza-industria
- Aeronautikako, trengintzako eta automobilgintzako osagaien fabrikatzaileak
- Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak
- Azpiegiturak
Ziurtagiriak eta akreditazioak
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa