Arlo honetako gure eskaintzaren berezitasuna material-ezagutzaren eta soldatze-prozesuen konbinazioan oinarritzen da. Soldadura industrialeko ingeniarien, teknikari metalurgikoen eta lotura soldatuetako akats-azterketa / ingeniaritza forentseko teknologoen diziplina anitzeko talde bati esker lortzen da hori.
Soldadura industrialaren arloan, merkatuaren premiak eta betebehar eta araudi berriak gero eta zorrotzagoak dira.
Gure zerbitzuen oinarria da soldatze-prozesuen ezagutza aplikatzea (loturen diseinua, parametroak, aurreberotze-tenperaturak, etab.) aleazio metalikoen eta aplikazioen sorta zabal batean.
Nola lantzen dugu TECNALIAn soldadura industrialeko aholkularitza teknikoa?
- Prozesuen optimizazioa.
- Prototipoak doitzen laguntzea.
- Soldatze-prozeduretan eta fabrikazio aditiboan trebatzea.
- Hutsegiteen kausaren analisia (RCA) egitura eta osagai soldatuetan.
- Osagai soldatuak eta fabrikazio aditibokoak baliozkotzea, dagozkien zerbitzu-baldintzen arabera.
- Soldatutako piezen nekearekiko diseinua ebaluatzea
- Lotura soldatuen eta errematxe/torloju bidezko loturen karakterizazioa eta saiakuntzak.
- Kalitate-sistemak ezartzeko aholkularitza.
- Neurrirako prestakuntza espezifikoa
Norentzat
- Osagai metalikoen fabrikatzaileak
- Transformazio metalikoaren industria
- Petrolioaren eta gasaren industria
- Energia berriztagarriak
- Aeronautikako, trengintzako, automobilgintzako, ontzigintzako eta offshoreko osagaien fabrikatzaileak
- Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak
- Azpiegiturak
ISO 17025 arauaren arabera egiaztatutako lotura soldatuen saiakuntza suntsitzaileak (ENAC 4/LE063 espedientea)