Laborategi-zerbitzua

Kontaktu-elementuetako (errodamendu eta engranajeak) hutsegiteen analisia

Análisis de fallo en elementos de contacto (rodamiento y engranajes)

Erroko kausaren azterketak egiten ditugu kontaktu-esfortzuak jasaten dituzten osagaien (esate baterako, errodamendu eta engranajeak) hutsegite-prozesuko funtsezko faktoreak identifikatzeko. Hutsegite-analisian, hutsegitearen erroko kausa zehazteko (Root Cause Analysis) balio duten datu eta ebidentziak aztertzen dira, pieza-mota baten sortetan hutsegite hori kontrolatu, saihestu edo atzeratzeko.

Kontaktu-esfortzua jasaten duten piezek gainerako osagai industrialen oso bestelako patologiak izaten dituzte. Hutsegite bat gertatzen denean, ezinbestekoa da osagaiaren patologia identifikatu eta hutsegite-prozesuko faktore nagusiak aztertzea. Engranaje eta errodamenduak izan ohi dira osagai horiek, eta, batzuetan, espeka, artikulazio, akoplamendu eta antzekoak ere bai. Trakzio-, flexio- eta konpresio-esfortzuak jasaten dituzten gainerako osagai industrialen patologien oso bestelako ezaugarriak dituzte kontaktu-esfortzua jasaten duten osagaien patologiek. Dena den, gainerako osagaietan bezala, huts egiteko modu ohikoenak neke-prozesuak dira. Spalling eta surface distress neke-mekanismoetan, kalteak zartadurak dira, betiere eskalaren arabera. Mekanismo horiez gainera, beste batzuk ere gerta daitezke, hala nola galling, mild wear, fretting, denting, etab.; neke-mekanismoen aitzindariak edo ondorioak izan daitezke. Beraz, patologia identifikatu eta haren sekuentzia logikoa ezartzea funtsezkoa da gure helburua lortzeko, hau da, hutsegitearen erroko kausa zehazteko.

Nori zuzendua

  • Energia berriztagarriak.
  • Osagai metalikoen fabrikatzaileak.
  • Transformazio metalikoaren industria.
  • Petrolioaren eta gasaren industria
  • Eraikuntzako industria.
  • Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak
  • Aeronautikako, trengintzako, automobilgintzako, ontzigintzako eta offshoreko osagaien fabrikatzaileak.
  • Azpiegiturak.

Akreditazioak eta aintzatespenak

-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
Laboratorio autorizado por AIRBUS para ensayos de control de baños de tratamiento superficial y materiales metálicos
AIRBUSek baimendutako laborategia, gainazal-tratamenduen bainuak eta material metalikoak kontrolatzeko saiakuntzetarako.
NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
Mateliaren saiakuntzetarako NadCap akreditazioa Materials Testing