Kalte hasiberriak detektatu eta hutsegite eta/edo haustura katastrofikoak saihesteko aldizkako ikuskatzeak egitean datza mantentze prediktiboa. Kalteak (arrakalak) izan dituztelako eta, horrenbestez, uste baino bizitza laburragoa izateagatik espero zen moduan portatzen ez diren osagaiak erabiltzen jarraitzeko aukera ematen du tresna horrek.
Neke-mekanismoen jarduerak mugatzen du karga ziklikoak jasaten dituzten osagaien bizitza. Ondo diseinatuta badaude, osagaiaren bizitza osoan konpondu edo ordezkatu gabe irauteko bezain luzea izan beharko luke. Hala ere, diseinuko fasean aurreikusi ez diren gertaerak izan daitezke batzuetan, (korrosio-prozesuak, muntaketako kalteak, akats geometrikoak, etab.), eta nekearekiko bizitza asko laburtu daiteke. Halakoak gertatzen direnean, unitate askotan ezin izaten dira osagaiak aldatu arrazoi ekonomikoak direla eta. Horren ordez, arrakalekin lan egiteko mantentze prediktiboko neurriak ezarri behar izaten dira, eta, hala, kalte larriak dituzten osagaiak bakarrik aldatzen dira. Beraz, kalteak (arrakalak) izan dituztelako eta, horrenbestez, uste baino bizitza laburragoa izateagatik espero zen moduan portatzen ez diren osagaiak erabiltzen jarraitzeko aukera ematen du mantentze prediktiboak, eta osagai horien bizitza maximizatzen laguntzen du eboluzio-aurreikuspen seguruetan oinarrituta.
Nori zuzendua
- Energia berriztagarriak
- Osagai metalikoen fabrikatzaileak
- Transformazio metalikoaren industria
- Petrolioaren eta gasaren industria
- Eraikuntza-industria
- Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak
- Aeronautikako, trengintzako, automobilgintzako, ontzigintzako eta offshoreko osagaien fabrikatzaileak
- Azpiegiturak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
AIRBUSek baimendutako laborategia, gainazal-tratamenduen bainuak eta material metalikoak kontrolatzeko saiakuntzetarako.
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
Mateliaren saiakuntzetarako NadCap akreditazioa Materials Testing