Laborategi-zerbitzua

Material eta osagaietako hutsegiteen analisia (RCA)

Análisis de fallos en materiales y componentes (RCA)

Hutsegite-analisian, hutsegitearen erroko kausa zehazteko (Root Cause Analysis) balio duten datu eta ebidentziak jaso eta aztertzen dira, mota bereko piezen sortetan hutsegite hori kontrolatu, saihestu edo atzeratzeko.

Materialen ingeniaritzaren baitako alderdi bat da hutsegite-analisia, eta huts egin duen osagai, ekipamendu edo egituraren ikerketa forentsea da haren abiapuntua. Hutsegiteak analizatu eta aztertzeko lantaldea diziplina anitzeko talde bat da, eta esperientzia handia du diseinuko, fabrikazioko, erabilerako eta mantentze-lanetako akatsen erroko kausa zehazten. Adituak gara hutsegite-mekanismo hauetan: mekanikoa, higadura, korrosioa eta tenperatura altua. Osagai eta sistemen hutsegiteen kausak ezagutzeko beharra duten ingeniaritza, fabrikatzaile, aseguru, peritu eta mantentzaileei zuzentzen zaie zerbitzu hau, ekintza zuzentzaileak ezar ditzaten eta/edo erantzukizunak argitzeko.

Nori zuzendua

  • Energia berriztagarriak.
  • Osagai metalikoen fabrikatzaileak.
  • Transformazio metalikoaren industria.
  • Petrolioaren eta gasaren industria
  • Eraikuntza-industria.
  • Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak.
  • Aeronautikako, trengintzako, automobilgintzako, ontzigintzako eta offshoreko osagaien fabrikatzaileak.
  • Azpiegiturak.

Akreditazioak eta aintzatespenak

-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456)
Laboratorio autorizado por AIRBUS para ensayos de control de baños de tratamiento superficial y materiales metálicos
AIRBUSek baimendutako laborategia, gainazal-tratamenduen bainuak eta material metalikoak kontrolatzeko saiakuntzetarako.
NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
Mateliaren saiakuntzetarako NadCap akreditazioa Materials Testing