Material-hautaketaren, haien fabrikazio- eta babes-prozesuen eta espezifikazioen diseinuaren inguruko aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen dugu.
Osagai baten laneko mugalde-baldintzak (karga mekanikoak, tenperatura eta ingurunea) ezagututa eta osagai horren hutsegite-zuhaitza aztertu ondoren, materialen eta haien babes-sistemen hautaketa optimizatu daiteke, eta, hala, osagai horren zerbitzu-bizitza ahalik eta kosturik txikienean bermatzen da. Materialak hautatzeko eta espezifikazioak diseinatzeko laguntza eta aholkularitza behar duten sektore eta enpresei zuzentzen zaie zerbitzu hori.
Nori zuzendua
- Energia berriztagarriak
- Osagai metalikoen fabrikatzaileak
- Transformazio metalikoaren industria
- Petrolioaren eta gasaren industria
- Eraikuntza-industria
- Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak
- Aeronautikako, trengintzako, automobilgintzako, ontzigintzako eta offshoreko osagaien fabrikatzaileak
- Azpiegiturak
Akreditazioak eta aintzatespenak
Materialen sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk: 4/LE063)
Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)
Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456)
AIRBUSek baimendutako laborategia, gainazal-tratamenduen bainuak eta material metalikoak kontrolatzeko saiakuntzetarako.
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
Mateliaren saiakuntzetarako NadCap akreditazioa Materials Testing