Laborategi-zerbitzua

Material eta osagaien saiakuntza berezi eta espezifikoak

Ensayos singulares y específicos a materiales y componentes

Karakterizazio mikroskopiko, mekaniko eta kimikoko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Diziplina anitzeko lantalde bat daukagu, zeina konfiantza-maila altua sortzeko gai baita.

Material metaliko edo ez-metalikoekin egindako produktu eta osagaietan “neurrira” egindako saiakuntza espezifikoak diseinatzeko eta egiteko behar den azpiegitura dugu, diseinu baten egokitasuna egiaztatzeko edo produktua edozein arau edo zehaztapenetara egokitzeko. Saiakuntza bertikaletarako makina unibertsalez gainera, RIG plataforma bat daukagu, osagaien saiakuntza mekanikoetarako hiru eragingailurekin. Horrek saiakuntzak instrumentalizatzeko aukera ematen digu, desplazamenduak (LVDTak), deformazioak eta tentsioak (tentsio-galga) eta tenperatura (kontaktu-termopareak) neurtuz. Era berean, saiakuntzak behar bezala egiteko behar diren tresnak egiteko ahalmena daukagu gure mekanika-lantegian.

Zerbitzuak

  • Saiakuntzak diseinatzea, araudien, zehaztapenen edo bezeroaren eskakizunen arabera.
  • Saiakuntza-makinan saiatu behar den produktua mihiztatzeko tresnak diseinatzea eta fabrikatzea.
  • Osagai jakinekin saiakuntza bereziak egitea.

Nori zuzendua

  • Energia berriztagarriak
  • Osagai metalikoen fabrikatzaileak
  • Transformazio metalikoaren industria
  • Petrolioaren eta gasaren industria
  • Eraikuntza-industria
  • Aeronautikako, trengintzako eta automobilgintzako osagaien fabrikatzaileak
  • Diseinu- eta mantentze-ingeniaritzak
  • Azpiegiturak

Ziurtagiriak eta akreditazioak

-	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
AIRBUS authorized Laboratory for Surface Treatment
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia
NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa
NADCAP MTL accreditation for Materials Testing
Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa
Organismo de Evaluación Técnica (OET) para la emisión de documentos de Evaluación Técnica Europea (ETE) para los Productos de Construcción
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia
Catálogo de ensayos a materiales y componentes metálicos

Material eta osagai metalikoen saiakuntzen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
diseño-utillajes-mini

Tresneria diseinatu eta fabrikatzeko fitxa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa