Azpiegitura

Soldadurako prozesu aurreratuen instalazioa

Planta procesos avanzados de soldadura

Loturetarako teknologia aurreratua duten instalazioak, arkuko prozesu konbentzionaletarako, soldadura orbitalerako, solderingerako eta brazinga egiteko ekipamenduarekin.

Ekipamendu horiek lotura gehienak onartzen dituzte, eta soluzio teknikoa eman dakieke, bai metalen arteko loturei, bai lotura zeramikoei, bai material desberdinen arteko loturei ere. Ekarpen-materiala bakarrik urtuta materialak lotzeko aukera ere ematen dute.

Deskribapena

Ekipamendu hau dugu laborategian:

  • Brazing soldadurarako eta tratamendu termikoetarako huts altuko labea. Labe horrek gas-birika bat du akoplatua, tenplaketa-tratamendua egiteko. Labeak bi ate ditu, gasa presio altuan sartu (5.000 bar inguru), eta tratamendu horiek egin ahal izateko.
  • Arkuzko soldadurarako ekipamenduak. MIG, TIG.
  • TIG Orbital ekipamendua, hainbat tutu-diametrotarako buruekin, material-ekarpenarekin edo material-ekarpen gabe.
  • Hodien soldadurarako aurpegiketa egiteko makina.
  • Manipulagailuak.
  • Kordoiak neurtu eta kontrolatzeko ekipamenduak.
  • Hodien soldadura ikuskatzeko bideoskopioa.

Instalazioak bi toki bereizitan daude, prozesuen segurtasun-ezaugarriak mantentzeko.

TECNALIAk lotura-prozesuetan duen esperientziari esker, prozesuak hautatzen laguntzen diegu enpresei, antzeko materialen arteko loturari dagokionez, material desberdinen artekoari dagokionez eta izaera desberdineko materialen (metala-zeramika) arteko loturari dagokionez.

Nori zuzendua

  • Prozesu produktiboetan lotura-prozesuak erabiltzen dituzten enpresak.

Ziurtagiriak

European Welding inspectors - María Cristina Jímenez Aguinaga
European Welding ikuskatzailea (EWE) - María Cristina Jímenez Aguinaga
Deskargatu PDFa
European Welding inspectors - María Cristina Jímenez Aguinaga
European Welding ikuskatzailea (EWE) - Javier Azpiroz Ascasibar
Deskargatu PDFa
International Welding
International Welding ikuskatzailea (IWE) - María Cristina Jímenez Aguinaga
Deskargatu PDFa
International Welding inspector - Javier Azpiroz Ascasibar
International Welding ikuskatzailea (IWE) - Javier Azpiroz Ascasibar
Deskargatu PDFa
European Welding Inspectors (EWI)
European Welding ikuskatzailea (EWI) - María Cristina Jímenez Aguinaga Gainazaleko muntaketarako eta teknologia mistorako fidagarritasun-maila handiko soldadurako ikuskatzailea, ECSS-ST-Q-70-08C eta ESS-ST-Q-70-38C arauei jarraikiz.
Deskargatu PDFa

miniatura del catálogo de aeronáutica de Tecnalia

Aeronautikako katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Brochure: STAR3: space technology alliance

STAR3 teknologia espazialeko aliantzaren katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa