VCSEL laser-sistema duen laborategia; oso egokia da tratamendu termiko orokorretarako, plastikoak soldatu eta konformatzeko, gainazalak estaltzeko, gainazalak desugertzeko eta estaldurak lehortu eta ontzeko.
Kokapena
Deskribapena
VCSEL laser-sistema bat dago laborategian, 24 array independente eta 104 x 40 mm2-ko erradiazio-azalerakoa; ezaugarri hauek ditu:
- Gainazal handiak berotzen ditu ekorketa egiteko beharrik gabe.
- Diodo-laser tradizionalen antzeko uhin-luzera.
- Xedeko tenperatura zehaztasun handiz kontrolatzen da, gorabeherarik gabe.
- Malgutasun handia du VCSEL kanalen kontrol dinamiko eta independentearen bidez tenperatura-mapak konfiguratzeko garaian.
- Tenperaturak gainazalean banatzeko kontrol espaziala.
- Puntu bakoitzeko tenperaturaren bilakaera denboran zehar kontrolatzeko aukera.
- 100 W/cm2-ko potentzia-dentsitateak eta abiadura handiko prozesatzea.
- Ekipamendu trinko eta modularrak, hainbat motatako gainazalekin lan egiteko.
- Laser-sistema konbentzionalek baino kostu txikiagoa.
Nori zuzendua
Jarraian zehazten diren alorretan aritzen diren enpresetan erabil daiteke VCSEL laser teknologia:
- Gainazalen tratamendu termikoa.
- Plastikoak soldatu eta konformatzea.
- Gainazaletan estaldurak aplikatzea.
- Gainazalak desugertzea.
- Estaldurak lehortu eta ontzea.
- Metalen tratamendu selektiboa.