Industria-inguruneetan soluzio robotiko aurreratuak garatzeko eta eskakizun handiko eragiketak automatizatzeko laborategia.
Laborategiak kableen robotikan, robotika malgu eta moldakorrean eta robotika kolaboratzailean oinarritzen diren kontzeptu berriak garatzen laguntzen du. Barne hartzen du prozesu konplexuetan robotak erabiltzeko aukera emango duten soluzioen garapena (end effectors + prozesua).
Kokapena
Deskribapena
Askotariko robotak (komertzialak eta prototipoak), indar-sentsoreak eta Vision3D sentsoreak ditu laborategiak; hauek adibidez:
- FANUC robot industrialen sorta zabala; indar-kontrola, kodetzaile bikoitza eta 3Dko ikuspegia dute.
- Robot kolaboratzaileak: UR10, 2 Kuka iiwa, Fanuc kolaboratzailea.
- Robot mugikorrak eta norabide orotako maneiagailu mugikorrak: VULCANO, MUGIRO, VERSATILE, SHERLOCK.
- Kabletan oinarritutako robot paralelo laua: Pickable.
- Giza itxurako gorputz-enborra duen bi besoko robota: Nextage-Open.
- 3Dko ikuspegiko sentsore asko: Zivid, Fotoneo, Ensenso, PickIt, kamera estereo industrialak, Fanuc3D.
- Cranebot: “”Smart Crane”” eta “”Cable robot”” kontzeptuak konbinatuz TECNALIAk garatu duen kontzeptua, instalazio industrialetan kargak maneiatzeko eta garraiatzeko soluzio berriak garatzeko.
- Flexbotics: TECNALIAren marka erregistratua, zeinak aukera ematen baitu robotei autonomia emateko, aplikazioei moldakortasuna eta, beraz, fabrikei malgutasun handia emateko.
Nori zuzendua
- Beren produktuetan teknologia robotikoa sartuz edo beren fabrikazio-prozesuetan robot industrial autonomoak erabiliz robotikarekin berritu nahi duten enpresak.